Ghaznavidarren dinastia

persiar inperioa
Ghaznavidar Inperioa» orritik birbideratua)

Ghaznavidarren dinastia (persieraz: غزنویان‎ Ġaznaviyān) jatorri mamelukoko turkiar dinastia musulmana izan zen, 977tik 1186ra bere hedapenik handienean, Iran, Afganistan, Transoxianaren gehiena eta Indiako azpikontinenteko ipar-mendebaldea gobernatu zituena.[2] Sabuktiginek dinastia eratu zuen Ghaznin, Alp-Tegin samandar jeneral eta bere aitaginarreba Alp Tigin hil ondoren.

Ghaznavidarren Inperioa
غزنویان Ġaznaviyān
977 – 1186
Oinordetzako monarkia
Ghaznavidarren Inperioaren hedadudarik handiena
Geografia
HiriburuaGhazni
(977–1163)
Lahore
(1163–1186)
Kultura
Hizkuntza(k)persiera (gortekoa)
ErlijioaIslam suni[1]
Historia
Aurrekoak
Saffaridarren dinastia
Samandar Inperioa
Mamunidarren dinastia
Farighunidarren dinastia
Ondorengoak
Ghuridarren dinastia
Seljuktar Inperioa

Dinastia erdialdeko Asiako turkiar jatorrikoa izan arren, erabat persianazaturik zegoen hizkuntza, kultura, literatura eta azturetan, eta, beraz, "persiar dinastia" bezala hartzen dute.[3]

Sabuktiginen semeak, Mahmud Ghaznikoak, Samandar Inperioarekiko independentzia aldarrikatu zuen eta Ghaznavidarren Inperioa ekialdean Amu Dariaraino, Indus ibairaino eta Indiako ozeanoraino eta mendebaldean Ray eta Hamadaneraino hedatu zuen. Masud I.aren erregealdian, ghaznavidarren dinastiak seljuktarren mesedetan mendebaldeko lurraldeen kontrola galtzeari ekin zion. 1151ean, Bahram Shah sultanak Ghazni galdu zuen Ala al-Din Husayn ghuridar sultanaren alde.

Erreferentziak aldatu

  1. The Ghurids, K.A. Nizami, History of Civilizations of Central Asia, Vol.4, Part 1, ed. M.S. Asimov and C.E. Bosworth, (Motilal Banarsidass Publishers, 1999), 178.
  2. (Ingelesez) Bosworth, C.E.. (2006). Ghaznavids. in: Encyclopaedia Iranica..
  3. Spuler, B.. (1970). Holt, P.M.; Lambton, Ann K.S.; Lewis, Bernard eds. Cambridge History of Islam. Cambridge University Press, 147 or..

Kanpo estekak aldatu