Ghada Waly
Ghada Fathi Waly (Egipto, 1965) politikari eta diplomatikoa. 2020an, Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoaren (ingelesez, UNODC) zuzendari nagusia izan zen, António Guterres idazkari nagusiak izendatu zuenetik.[1] Nazio Batuetako idazkari nagusi ondokoa da.
Ghada Waly | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2020) | |||||
2020 -
2014ko otsaila - 2019ko azaroaren 24a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1965 (58/59 urte) | ||||
Herrialdea | Egipto | ||||
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera ingelesa frantsesa gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | funtzionarioa eta politikaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea Droga eta Delituen Aurkako Nazio Batuen Bulegoa |
Biografia
aldatuColoradoko Estatuko Unibertsitatean ikasia (AEB), Humanitateetan, nazioarteko garapenean eta proiektuen kudeaketan ditu ikasketak, baita Mikrofinantzietan Boulder-ko Unibertsitatearen eskutik. Hainbat hizkuntza hitz egiten ditu: arabiera, ingelera, frantsesa, eta gaztelania.[2]
2014ko martxotik eta 2019ko abendura arte, Egiptoko Gizarte Elkartasuneko Ministroa izan zen.[2] Gizarte Justiziako Ministerio arteko Batzordearen koordinatzailea ere izan zen, eta 2014tik 2019ra, Estatu Arabiarren Ligako Gizarte Gaietako Ministro Arabiarren Kontseilu Betearazlearen buru izan zen. Gizarte Ikerketarako eta Ikerketa Kriminologikorako Zentro Nazionalaren, Drogen eta Mendekotasunen Kontrolerako Fundo Nazionalaren eta Gizarte Aseguruaren Agintaritza Nazionalaren batzordeetako buru izan zen.[3] Bestelako karguak ere baditu, hala nola, GIB/HIESi buruzko Nazio Batuen Programa Bateratuaren (ONUSIDA) Erakunde Babesleen Batzordeko kide berezia (2020tik)[4] eta Nazioarteko Genero Txapeldunak-eko (CIG) kidea (2020tik aurrera).[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Secretary-General Appoints Ghada Fathi Waly of Egypt Executive Director, United Nations Office on Drugs and Crime | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org.
- ↑ a b «Secretary-General Appoints Ghada Fathi Waly of Egypt Executive Director, United Nations Office on Drugs and Crime | Meetings Coverage and Press Releases» www.un.org.
- ↑ (Ingelesez) «Executive Director of the United Nations Office on Drugs and Crime and Director-General of the United Nations Office at Vienna | United Nations Secretary-General» www.un.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
- ↑ Leadership Joint United Nations Programme on HIV/AIDS (UNAIDS).
- ↑ Members International Gender Champions (IGC).