Get Out
Get Out (euskaraz Aldegin Ezazu) 2017ko Jordan Peele estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilearen beldurrezko film bat da. Daniel Kaluuya, Allison Williams, Lil Rel Howery, Bradley Whitford, Caleb Landry Jones, Stephen Root eta Catherine Keener aktoreek antzeztu zuten.
2017ko urtarrilaren 24ean Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. 4,5 milioi dolarretako aurrekontua apalarekin, mundu osoko zinemetan 189 milioi dolarretako diru etekinak bereganatzea lortu zuen. Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria jaso zuen.
Argumentua aldatu
Chris (Daniel Kaluuya) afroamerikar gazteak eta Rose (Allison Williams) neska zuriak osatutako bikotea, neskaren familiaren landetxea bisitatzera joan dira. Jada han daudela, Chris bertako biztanle beltz asko desagertu egin direla jabetuko da, eta laisterrera, bere onetatik ateratako eta Logan (LaKeith Stanfield) izeneko beste afroamerikar batek handik "aldegiteko" esaten dionean, leku hartan gauzatzen diren izugarrikeriez ohartuko da.
Aktoreak aldatu
- Daniel Kaluuya: Chris Washington
- Zailand Adams: Chris, 11 urterekin
- Allison Williams: Rose Armitage
- Bradley Whitford: Dean Armitage
- Catherine Keener: Missy Armitage
- Caleb Landry Jones: Jeremy Armitage
- Lil Rel Howery: Rod Williams
- Betty Gabriel: Georgina
- Marcus Henderson: Walter
- LaKeith Stanfield: Andre Hayworth / Logan King
- Stephen Root: Jim Hudson
- Erika Alexander: Latoya detektibea
Kanpo estekak aldatu
- Get Out filmaren IMDBko fitxa irakurgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)