Geruza anitzeko kommutadore

Geruza anitzeko kommutadorea edo 2/3 kommutadorea 2. eta 3. mailetan lan egiten duen kommutadore bat da; hau da, sarbide mailan eta IP mailan egiten du lan.

Geruza anitzeko kommutadoreek bideratzaile moduan joka dezakete eta VLAN desberdinen arteko konexioa eskaini. Kasu horietan ez dago sarbide mailako kommutadoreen beharrik. Kontzeptu hau irudian ikus daiteke. Pentsatu bideratzaile bat jartzen dugula 2/3 kmmutagailuaren ordez, switch batekin edo gehiagorekin batera. Honek lana kenduko lioke kommutadoreari, lan zama banatuko litzatekelako, kommutadore normalak ez lukeelako VLAN arteko lana egin beharko.


Irudian ikusten da nola funtzionatzen duen geruza anitzeko kommutadore batek. Hau bakarrik erabiliz, bideratzailea ordeztu daiteke baita ere. A eta B konputagailuak IP azpisare batekoak izango dira, eta C eta D konputagailuak ordea, beste IP azpisare batekoak. geruza anitzeko kommutadoreak kommutadore arrunt batek bezala ere jokatzen duenez, A eta B-ren artean trafikoa garraiatzen du, eta baita C eta D-ren artean. Baina pentsa dezagun A konputagailua C konputagailuarekin komunikatu nahi dela. A-k IP datagrama bat bidaliko du 2/3 kommutadoreen helbide fisikora, baina datagramaren goiburukoan helburua C konputagailuaren IP helbidea dela esango du. Geruza anitzeko kommutadoreak TTL-a jaitsiko du (bideratzaile bat ere badelako geruza anitzeko kommutadorea), eta C-ren helbide fisikoari bidaliko dio mezua, mezuaren helburuko helbidean C-ren helbide fisikoa jarriz. Pauso guzti hauek oso azkar egiten dira hardwareari esker eta dena batera egiten delari esker. Honela, denbora aurrezten da switch arrunt bat eta bideratzaile bat erabiltzearekin konparatuz.


Erabiltzeko kasu baten adibidea aldatu

Gure sare batean, banatu nahi ditugun bi sare ditugu, irakaskuntza izenekoa eta burokrazia izenekoa, baina hauek switch berera konektaturik daude. Hori konpontzeko, bi VLAN edo sare birtual sortuko ditugu, eta horrela difusioa egitean ez da taldearen parte ez diren switcharen beste ahoetara transmisiorik egingo.

Hurrengo irudian 8 aho dituen switch bat ikus dezakegu, honen gainean 1-4 ahoek Irakaskuntza lan-taldea osatzen dute (VLAN1) eta 5-8 ahoek Burokrazia lan-taldea (VLAN2).

 

Irudian ikusten den bezala VLAN sare bakoitzeko kommutazio taula bat dugu, honela bai euren barnean eta baita hauen arteko bidea egitea ahalbidetzen delarik.

Esan bezala bi sare hauek elkarrekiko isolatuak daude, nahiz eta switch berari konektatuak egon. Hortaz, nola gauzatzen da komunikazioa bi sare hauen artean?

Hasiera batean kommutadorea bideratzaile bati konektatzen zitzaion. Honela, irakaskuntza VLANetik bideratzailera datagrama bat bidaltzerakoan, Bideratzailean datagrama erauzi, aztertu eta Burokrazia VLANera birbidaltzen zen.

 

Gaur egun berriz, bideratzailea eta Switcha VLAN geruza anitzeko kommutadore bakarrean sartzen da honela lan hau asko erraztuz. Azken finean lehen esandako datagramaren kudeaketa kommutadore honen barnean egiten baita.

 

Ikus,Gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu