Gertakizun (probabilitatea)

Probabilitate-teorian, gertakizuna zorizko saiakuntza bateko emaitza multzoko elementu bat da, gerta daitekeen zerbait alegia. Helburua gertakizunaren probabilitatea kalkulatzea izaten da. Adibidez, dado jaurtiki behar denean, gertakizunak dira "emaitza bikoitia", "6", "1, 2 edo 3", "3 baino handiagoa", "edozein zenbaki" gertakizunak dira.

Gertakizunen arteko erlazioak eta eragiketak

aldatu

Multzo guztietan bezala, gertakizunen artean ere erlazioak eta eragiketak definitzen dira.

  • Bi gertakizun aurkakoak dira, bata gertatzen bada, bestea gertatzen ez denean (adibidez, pertsona bat emakumezkoa eta gizonezkoa izatea gertakizun aurkakoak dira).
  • Hainbat gertakizun bateraezinak dira, batera gerta ezin direnean. Bestela, bateragarriak direla esaten da. Adibidez, bihar euria egin eta bihar eguzkia atera gertakizun bateragarriak dira. Bi gertakizun aurkako bateraezinak dira, baina bi gertakizun bateraezinek ez dute zertan aurkakoak izanik.
  • Bitez A, B gertakizunak;   bi gertakizunen bilketa da eta bietako bat gertatzea edo biak batera gertatzea adierazten du.
  • Bitez A, B gertakizunak;   bi gertakizunen ebaketa da eta biak batera gertatzea adierazten du. Bi gertakizun bateraezinak badira, bere ebaketa hutsa da.

Gertakizunen arteko eragiketei buruz gehiago jakiteko, ikus Multzo.