Gertaerak eta txisteak

Gertaerak eta txisteak Antonio Zavalak Lazkao Txiki bertsolariaren zelebrekerien eta pasadizoen prestatutako bilduma da. Liburua 1994an Auspoa Liburutegian plazaratu zen.

Gertaerak eta txisteak
Jatorria
Egilea(k)Lazkao Txiki
Argitaratze-data1994
IzenburuaGertaerak eta txisteak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Edukia aldatu

Liburua bi ataletan antolatuta dago:

  • Gertaerak: Bertsolaria gertaera desberdinen protagonista gisa agertzen da beste bertsolarien eta ezagunen kontakizunetan. Xabier Amuriza, Txomin Garmendia, Andoni Egaña, Patxi Iraola eta beste askoren testigantzak dira.
  • Txisteak: hauek ere askotan beste egileen eskutik jasoak, batzutan eta Lazkao Txiki berak azaldutakoak dira.

Gainera, liburuak Zavalak idatzitako "Hitzaurrea" eta bertsolariaren biografia labur bat ditu.

Literatura-gai aldatu

Antonio Zavalaren hitzetan Lazkao-Txikiren bizitza eta izaera ere literatura gai bihurtu ziren. Zentzu horretan, antzeko zerbait beste bertsolariekin gertatu zen, besteak beste, Fernando Amezketarrarekin, Peio Errotarekin edo Jose Joakin Urbietarekin. Zentzu horretan Lazkao Txiki mito egina aurkezten digu idazleak: "Bera degu, zalantzarik gabe, gure XX-garren mende ontako Pernando Amezketarra".[1]

Erreferentziak aldatu

  1. 8 or.

Kanpo estekak aldatu