Gernu-infekzio

Gernu infekzio» orritik birbideratua)

Gernu-infekzioa gernu-aparatuan kokatutako infekzioa da, bakterio Gram-negatibo batek sortua gehienetan. Sintomak aldakorrak izaten dira, zein organo erasaten den kontu.[1] Mikrobiologiaren ikuspegitik, infekzioa izateko gernu mililitro batean 10.000 bakterio edo gehiago (koloniak eratzen dituzten unitateak) izan behar dira.

Gernu-infekzio
Deskribapena
MotaZistitisa, gaixotasun infekziosoa, urinary system disease (en) Itzuli, gaixotasun bakterianoa
eritasuna
Espezialitateaurologia
Sintoma(k)Hematuria, sukarra, disuria, tripako mina
polakiuria
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakzeftriaxona, sulfadiazina, mezlocillin (en) Itzuli, nafcillin (en) Itzuli, cefepime (en) Itzuli, fosfomycin (en) Itzuli, moxifloxazino, cefaclor (en) Itzuli, cefamandole (en) Itzuli, cefoperazone (en) Itzuli, Ziprofloxazino, Sulfametoxazol, cefotetan (en) Itzuli, sulfacytine (en) Itzuli, cefixime (en) Itzuli, bacampicillin (en) Itzuli, colistimethate (en) Itzuli, carbenicillin (en) Itzuli, oxacillin (en) Itzuli, zefuroxima, ticarcillin (en) Itzuli, enoxacin (en) Itzuli, cyclacillin (en) Itzuli, sulfisoxazole (en) Itzuli, aztreonam (en) Itzuli, imipen (en) Itzuli, gemifloxacin (en) Itzuli, Trimetoprima, kloxazilina, nalidixic acid (en) Itzuli, zefalexina, gentamizina, zefotaxima, lomefloxacin (en) Itzuli, ceftizoxime (en) Itzuli, nitrofurantoin (en) Itzuli, Dikloxazilina, cefazolin (en) Itzuli, gatifloxacin (en) Itzuli, piperacillin (en) Itzuli, cefadroxil (en) Itzuli, cinoxacin (en) Itzuli, sulfamethizole (en) Itzuli, demeclocycline (en) Itzuli, B anfoterizina, lebofloxazino, ofloxazino, norfloxazino, meropenem (en) Itzuli, Zeftazidima, Anpizilina, amoxizilina, tobramycin (en) Itzuli, cefpodoxime proxetil (en) Itzuli, methenamine (en) Itzuli, cefoxitin (en) Itzuli, methenamine hippurate (en) Itzuli, methenamine mandelate (en) Itzuli, cefapirin (en) Itzuli, penicillin v potassium (en) Itzuli, zefalotina, clavulanic acid (en) Itzuli, vaborbactam (en) Itzuli, nitroxoline (en) Itzuli, norfloxazino, Zeftazidima, Ziprofloxazino, carbenicillin indanyl (en) Itzuli, cefaclor (en) Itzuli, nifuratel (en) Itzuli, zeftriaxona, cefixime (en) Itzuli, sulfamethoxazole / trimethoprim (en) Itzuli, doxiziklina, meropenem trihydrate (en) Itzuli, ceftibuten (en) Itzuli, linezolid (en) Itzuli, ertapenem (en) Itzuli, 17α/β-estradiol (en) Itzuli, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli eta Flukonazol
Identifikatzaileak
GNS-10-MKN30.0
GNS-9-MK595.0
DiseasesDB13657
MedlinePlus000521
eMedicine000521
MeSHD014552
Disease Ontology IDDOID:13148 eta DOID:0080784
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gernu-infekzioak patologia infekziosoen artean ohikoenetarikoak dira. Infekzio hauen jatorrian hiru organo egon daitezke: maskuria (maskuriaren infekzioak zistitisa eragiten du), giltzurrunak (giltzurrunen infekzioak pielonefritisa sortzen du) edo uretra (uretraren infekzioak uretritisa eragiten du).

Uretraren anatomia dela-eta, gernu-infekzioak ohikoagoak dira emakumezkoengan gizonezkoengan baino [2]. Heste-floraren bakterioak dira gernu-infekzio gehienak sortzen dituztenak. Sexu bietan zahartu ahala gernu-infekzioa pairatzeko probabilitatea areagotu egiten da [3].

Orokorrean, zistitisak ez dira larriak, eta sukar apala eta sintoma lokalak (disuria eta polakiuria) besterik ez dituzte sortzen. Pielonefritisek, aldiz, larriagoak dira, sintoma lokalez gain gaixoaren osasun orokorra kaltetzen dutelako [4].

Etiologia aldatu

Kasu gehienetan gernu-infekzioak heste-florako bakterioek (Gram negatiboek) sortzen dituzte, uretran sartzen direnak (gertuko kutsadura fekal batetik, pertsona berarena) eta hortik -goranzko bidea hartuz- maskuriara iristen direnak (eta hainbat kasutan, giltzurrunetaraino).

Escherichia coli da gernu-infekzio gehienen atzean dagoen bakterioa. Infekzioen %80 baino gehiago bakterio honek sortzen ditu. Beste enterobakterio batzuek, proportzio txikiagoetan, infekzio horien errudunak izan daitezke: Proteus, Klebsiella, Enterobacter... Enterococcus faecalis (bakterio Gram positiboa), Staphylococcus saprophyticus eta Candida albicans (legamia) isolatu dira kasu batzuetan gaixo batzuen gernutik ere.

Pielonefritisaren kasuan bakterio patogenoek uretratik ez ezik, odoletik ere giltzurrunetaraino irits daitezke, organo horiek infektatuz.

Sintoma klinikoak aldatu

Kasu batzuetan gernu-infekzioa dutenak asintomatikoak dira: haien gernuaren urokultiboan heste-florako bakterioak daude (bakteriuria), baina ez dute inongo sintomarik. Asintomatikoak diren bakteriuria horiek ez dituzte antibiotikorik behar.

Beheko gernu-traktuko infekzio sintomatikoak (uretrakoak edo maskuriakoak) arinak dira orokorrean: larriak ez izan arren, gogaikarriak dira, baina. Disuria (gernuaren kanporatze zaila eta mingarria) eta polakiuria (gernua oso maiz kanporatu behar izatea) dira sintoma nagusiak. Ez dago sukarrik edo, baldin bada, arina da.

Goiko gernu traktuko infekzioak (ureter, giltzurrunak) larriagoak dira. Sukarra, gerrialdeko min bortitza eta ondoeza orokorra dira sintoma nagusiak, disuriaz gain. Giltzurrunetan dauden bakterioak odolera pasatzen badira septizemia bat agertzen da, oso larria dena eta gaixoaren ospitalizazioa eskatzen duena [2]

Diagnostikoa aldatu

Gernu-infekzio baten diagnostikoa historia klinikoan eta gaixoaren miaketan oinarritzen da. Kasu batzuetan urokultibo bat ere egiten da.

Gernu-infekzioaz hitz egiteko irizpide mikrobiologikoa da 100.000 bakterio-kolonia baino gehiago agertzea gernu-mililitro bakoitzeko (bakteriuria). Kasu batzuetan, ordea, mililitro bakoitzeko 10.000 bakterio baino gehiagoren zenbaketak mikrobio-infekzioarekin lotzen dira. Bakterioez gain, gernuak zornea (piuria) eta leukozitoen zenbaketa handiak ere izaten ditu.

Gernuan leukozitoen zilindroak agertzeak pielonefritisa iradokitzen du

Tratamendua aldatu

Antibiotikoak erabiltzen dira gernu-infekzioen tratamenduan. Kasu gehienetan, aho-bidetik epe labur batean, astebete baino gutxiago. Likido asko edatea gomendatzen da.

Trimetoprim-sufametoxazol konbinazioak ondo funtzionatu ohi du gernu-infekzio arinak sortzen dituzten bakterio gehienen aurka, andui erresistente batzuk agertu arren.

Sulfamidak, amoxizilina, nitrofurantoina eta kinolonak ere alternatiba terapeutikoak dira [5].

Pielonefritisaren kasuetan antibiotikoak zain barneko bidetik hartu ohi dira, gaixoaren ospitalizazioa eskatzen duena

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. a b Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté, 591 orr. ISBN: 84-291-1869-1
  3. infección urinaria en adultos MedlinePLUS
  4. Prats, G. : Microbiología clínica, Ed. Médica Panamericana (2007) 239 orr. ISBN: 978-84-7903-971-4
  5. L. Blasco Loureiro, C. Souto Moure, M.A. Marchena Fernández [https://web.archive.org/web/20100622232652/http://www.sefap.es/revista/pdf/4.1.4.pdf Infecciones del tracto urinario. Pautas de tratamiento empírico de la infección no complicada según los datos de sensibilidad antimicrobiana de un área de salud] Farmacia de atención primaria

Kanpo estekak aldatu