Gernika (1937ko filma)
- Artikulu hau 1937ko fimari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gernika (2016ko filma)».
Gernika 1937 urtean eginiko euskal filma zen. Nemesio Manuel Sobrevilak, arkitekto eta zinemagile bilbotarrak egin zuen. Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker, gudari buruzko irudirik latzenetariko batzuk grabatu zituen[1].
Gernika (1937ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1937 |
Izenburua | Gernika |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala eta propaganda film (en) |
Iraupena | 23 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gernikako bonbardaketa |
Grabazio lekua(k) | Gernika-Lumo eta Bilbo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoigilea(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Argazki-zuzendaria | José María Beltrán (en) |
Gernikako bonbardaketa eta geroko irudiak eta Bizkaitik ihes egitera behartutako umeak grabatu zituen[2].
Pertsonaiak
aldatu- Bernardo Ormaetxebarria: txistulari
- José Meaza: atabal
- Arturo Perutxo: ahotsa
« | Espainiako gerra zibilari buruz diren irudi eder eta patetikoenetako batzuk | » |
J.M. Unsain |
Sobrevila filmaren ekoizleari, heriotza zigorra ezarri zion Franco diktadorearen gobernuak, eta Frantziatik egotzia izan zen arrazoi horrengatik.
Altxamendu faxistaren garaian, Eusko Jaurlaritzako Propaganda Zerbitzuak beste pelikula eta dokumental batzuek ekoitzi zituen, besteak beste, Semana Santa en Bilbao eta Entierro del benemerito sacerdote vasco Jose Maria de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias[3].
Gernika filmaren aurretik, eta, betiere, Euskal Herrian garai hartan bizi zen egoera politikoari lotuta, dokumental batzuk ekoitzi ziren, hala nola, Teodoro Hernandorenak egindako Euzkadi dokumentala, 1933an egina[3].
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoilaria | Nemesio Manuel Sobrevila |
Musika | Conrado Bernat |
Argazkilaria | José María Beltrán |
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Zinema[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Koldo Larrañaga eta Kike Calvo, Historia de la Cinematografía Vasca
- ↑ a b Euskal Herri enblematikoa, Euskal Antzerti eta Zinea, 143. or. ETOR-OSTOA, ISBN 8488960832
Kanpo estekak
aldatu- Gernika Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)