Geraldo Rivera
Gerald Michael Rivera (Brooklyn, New York, 1943ko uztailaren 4a), Geraldo Rivera izenez ezagunagoa, abokatu estatubatuarra da, kazetaria, idazlea, eta elkarrizketen aurkezlea. «Geraldo», bere izena zeraman elkarrizketa-show propioaren anfitrioia izan zen, 1987 eta 1998 artean. Beste saio garrantzitsua «Geraldo at Large» izan zen. Haren familiak jatorri hispanoa du. [1] Polemika ugarietan nahastua egon da. Ideologikoki eskuinekoa da, Alderdi Errepublikanotik gertu egonez.[2]
Geraldo Rivera | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerald Michael Rivera |
Jaiotza | Brooklyn, 1943ko uztailaren 4a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Shaker Heights (Ohio) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1965 - 1969) Edith Vonnegut (en) ![]() ezezaguna (1976ko abenduaren 31 - 1984) ezezaguna (1987ko uztailaren 11 - 2000) ezezaguna (2003ko abuztua - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | State University of New York Maritime College (en) ![]() Pennsylvaniako Unibertsitatea Columbia University Graduate School of Journalism Brooklyn Law School (en) ![]() ![]() Arizonako Unibertsitatea Zientziatan graduatua West Babylon High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, abokatua, idazlea eta irrati-esataria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
geraldo.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Polemika batzukAldatu
- 1977an: Elvis Presley hil zenean, hedabide askotan heriotzaren kausa biotzeko izan zela esan zen. Riverak botiken gaindosi baten ondorioz hil zela zabaldu zuen.
- 1985ean: Roone Arledgek, ABC katearen burua, Silvia Chaseren erreportaia zentsuratu zuen; lan horretan Marilyn Monroe eta John F. Kennedy zein Robert Kennedy arteko harremanak azaltzen ziren. Riverak Arledge kritikatu zuen eta, ondorioz, katetik kanporatu zuten.
- 1987an: arrazismoaren gainerko mahainguru batean kazetariari sudurra puskatu zioten.
- 1988an: Riverak, erritual satanikoetako abusuen ustezko izurrite bati buruzko erreportaje izar batzuen lehena aurkeztu zuen. Orduan adierazi zuen: "Kalkuluen arabera, milioi bat pertsona sataniko baino gehiago daude herrialde honetan". Kritikoen arabera 10.000 baino gehiago ez dira.
- 2001ean: Afganistango Gerran, Rivera barregarri utzi zuen erreportaje batek. Erreportaje horretan, su-istripu adiskidetsu baten erdian egon zela erakusten zen; geroago, oso urruti zegoela jakin zen. Riverak desadostasunagatiko gaizki-ulertu txiki bat izan zela argudiatu zuen.
Liburu aukeratuakAldatu
Lan askoren egilea izan da Rivera. Hona hemen garrantzitsuenak:
- Rivera, Geraldo (1972). Willowbrook: A report on how it is and why it doesn't have to be that way. New York: Vintage Books. ISBN 0-394-71844-5.
- Rivera, Geraldo (1973). Miguel Robles—So Far. San Diego: Harcourt Brace Jovanovich. ISBN 0-15-253900-X.
- Rivera, Geraldo (1973). Puerto Rico: Island of Contrasts. Irudiak: William Negron. Parents Magazine Press. ISBN 0-8193-0683-5.
- Rivera, Geraldo (1977). A Special Kind of Courage: Profiles of young Americans. New York: Bantam Books. ISBN 0-553-10501-9.
- Rivera, Geraldo (1992). Exposing Myself. London: Bantam. ISBN 0-553-29874-7.
- Rivera, Geraldo (2008). HisPanic: Why Americans fear Hispanics in the U. S. New York: Celebra. ISBN 978-0-451-22414-9.
- Rivera, Geraldo (2009). The Great Progression: How Hispanics Will Lead America to a New Era of Prosperity. New York: New American Library. ISBN 978-0-451-22881-9.
- Rivera, Geraldo (2018). The Geraldo Show, A Memoir. Texas: Benbella Books. ISBN 978-1-944648-90-9.
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez):Geraldo Riveraren webgune ofiziala.