Georgetown Unibertsitatea
Georgetown Unibertsitatea (ingelesez: Georgetown University) AEBetako Washington Hirian dagoen unibertsitate pribatu eta katoliko bat da. Jesuiten ardurapean dago.
1789ko urtarrilaren 23an John Carroll apezpikuak sortua izan zen.
Unibertsitatea eta esklabotza
aldatu1838an, Georgetowngo Unibertsitateak 272 esklabu afrikar saldu zituen,[1][2][3] ala adierazi zuen 2016an The New York Timeseko berri batek.[4] Esklabu horien jabeak Jesusen Lagundiko zenbait aipaiz nabarmen izan ziren, eta erakunde katoliko honen etorkizuna ziurtatzeko saldu zituzten.[1][2][4][3] 2016an, John DeGioia, unibertsitateko lehendakariak saldutako pertsona horien ondorengoei barkamena eskatu eta unibertsitateko langile eta ikasle ohien seme-alabek jasotzen duten tratu bera jasoko zutela adierazi zuen.[1] Mélisande Short-Colomb, saldutako esklabo horien ondorengoa, ikasle berri horien artean egon zen 2017an, 63 urterekin.[4]
2017an The New York Timesek Frank Campbell-en argazkia argitaratu zuen, saldutako afrikar horien irudi ezagun bakarra.[4] 2017ko martxoan, Jesuitek 100 milioi dolar ordainduko zituztela adierazi zuten, kalte ordain gisa, ondorengoen talde batekin izandako elkarrizketak eta gero.[4]
Iruditegia
aldatu-
Campusaren ikuspegia.
-
Healy Aretoa.
-
Ikuspegi panoramikoa.
-
Aireko ikuspegia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Georgetown otorgará beneficios de admisión a descendientes de esclavos» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ a b (Ingelesez) «Craig Steven Wilder on How Georgetown & U.S. Catholic Church Expanded Thanks to Slave Holdings» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El legado esclavista de los jesuitas» La Vanguardia 2016-05-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «“Here I Am”: Meet a Descendant of One of 272 Enslaved People Sold on June 19, 1838, by Georgetown U.» Democracy Now! (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)