Georges Marquet

politikari belgikarra

Georges Marquet (Jemeppe-sur-Meuse, Seraing, Belgika, 1866ko irailaren 18a - Niza 1947ko martxoaren 27a), ostalari-enpresari belgikarra izan zen, Europako luxuzko hotelen jabe eta kudeatzaile nabarmena izandakoa.

Georges Marquet

Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaJemeppe-sur-Meuse (en) Itzuli1866ko irailaren 19a
Herrialdea Belgika
HeriotzaNiza1947ko martxoaren 29a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta enpresaburua

Ibilbidea aldatu

Ostalaritza-negozioa aldatu

1891n Les Grands Hotels Europeens elkartearen zuzendaria eta Ostendeko Kasinoren zuzendaria izan zen. Donostiako Hotel Continentalaren jabea zen[1]

1905ean Donostiako Gran Casino Donostiako Gran Casinoren ustiapenean sartzen da, Jacobo Domínguez Iglesias kasinoren zuzendaria izen zenarekin hain zuzen ere.[2]

Madrilgo Hotel Ritz[3] eta Palace hotelen jabea ere izan zen.

Kirola aldatu

Hegazkintza Donostiako Real Aero Clubaren zuzendaria izan zen. Elkarte honek izan zuen egoitza garaiko Alameda kalean, 9. zenbakian.

Lehenengo hegazkinlariak Donostiatik berari ezker izan ziren, 1910tik aurrera aeronautikako erakustaldiak bultzatu zituen Donostian abiaziorako bi eremutan: Ondarreta eta Lasarteko aerodromoa.[4] [5].

Automobilismoa Gran Casinoren elkarteak antolatzen zituen automobilismo froga batzuk.

Hipika Donostiako Jockey Clubaren zuzendaria izanik Donostiako Hipodromoa eraikuntza bultzatu zuen, eta Santanderreko Bella Vista hipodromoa ere. Eta sari oparoekin hornitu zituen. [6]

Politikoa aldatu

Alderdi Liberalaren diputatua izan zen Furnes-Dixmude-Ostendeko barrutian 1929-1936 bitartean

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. , 26 or..
  2. (Gaztelaniaz) Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. , 10 or..
  3. (Gaztelaniaz) Serrano, Felipe. (2010). Hotel Ritz - Un siglo en la historia de Madrid. Madrid: La Librería ISBN 978-84-9873-065-4..
  4. (Gaztelaniaz) Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. , 30 or..
  5. «Aena. Aeroportuak. Donostia. Historia». (Noiz kontsultatua: 2016/06/30).
  6. (Gaztelaniaz) Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. .