Georges Ibrahim Abdallah

Georges Ibrahim Abdallah (arabieraz: جورج إبراهيم عبدالله‎; Kobaiat, Libano, 1951eko apirilaren 2a -) Libanoko militante bat da

Georges Ibrahim Abdallah (arabieraz: جورج إبراهيم عبدالله‎; Kobaiat, Libano, 1951eko apirilaren 2a -) Libanoko militante komunista bat da, kristau maronita jatorriz. Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa da eta, mundu osoan, Palestina-Israel gatazkarekin lotutako arrazoiengatik preso denbora gehien daraman gizona. 2024an 40 urte bete ditu kartzelan.

Georges Ibrahim Abdallah
Fitxategi:Sticker freedom for Abdallah in Brussels (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaAl Qoubaiyat (en) Itzuli1951ko apirilaren 2a (73 urte)
Herrialdea Libano
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
KidetzaLebanese Armed Revolutionary Factions (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza katoliko maronita

Biografia

aldatu

Libano iparraldeko errefuxiatuen eremu batean jaioa, Palestinaren Askapenerako Herri Frontean (FPLP) militatzen hasi zen eta 1978an Libanoko Frakzio Armatu Iraultzaileen (FARL) sorreran parte hartu zuen Ibrahim Abdallahk[1]. 1984ko urriaren 25ean atxilotu zuten Lyonen (Frantzia), hasiera batean dokumentazio faltsua zeramala aitzakia hartuta[2]. Gero, ordea, Parisen Mossadeko agente bat eta militar estatubatuar bat hiltzea leporatu, eta epaiketan bizi arteko zigorra ezarri, Estatu Batuek eta Israelek Frantziako Gobernuari egindako presioaren ondorioz. Behin lehenbiziko 15 urteak beteta, 1999az geroztik Abdallahk eskubidea du baldintzapeko askatasuna eskatzeko, eta libre egon liteke, beraz[3], baina hainbat aldiz ukatu diote aitzakiak jarriz, gehienbat damutu ez izana[4].

Askatzearen aldeko kanpainak

aldatu

Ibrahim Abdallah Lannemezango espetxean dago preso. Bera askatzeko kanpaina bat baino gehiago egin dira, giza eskubideen aldeko hainbat elkartek deituta, Europan, Libanon nahiz Palestinan. 2014an, 30 urte preso bete zituenean, hamalau hautetsik —diputatu, senatari, alkate eta lurralde kontseilariak— gutun bat igorri zioten Frantziako presidente François Hollanderi, eskatuz presoa libre utz zezala eta Libanora itzultzen utz ziezaiola[4]. 2024ko urrian, askatzeko hamaikagarren eskaera plazaratu dela, ezkerreko zenbait erakunde, Palestinaren aldeko taldeak eta giza eskubideen defentsarako elkarteak antolatu dira Abdallahri elkartasuna adierazteko. Hautetsi, artista, idazle, irakasle eta jurista talde batek presoaren heriotza zigor "zuria" salatu dute manifestu batean, bizi arteko zigorrak presoak pixkanaka hiltzea dakarrela esanez[5].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu