Georges Charpak (Dąbrowica, Polonia, 1924ko abuztuaren 1a - Paris, Frantzia, 2010eko irailaren 29a) fisikaria eta irakaslea izan zen. Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1992an, partikula subatomikoak atzemateko asmatu zituen tresnei esker.

Georges Charpak

Bizitza
JaiotzaDubrovytsia (en) Itzuli1924ko abuztuaren 1a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1946 -
HeriotzaParisko 5. barrutia2010eko irailaren 29a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Dominique Vidal (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis
École de Physique des Houches (en) Itzuli
École nationale supérieure des mines de Paris
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
baxoa
Doktorego ikaslea(k)Philippe Coulon (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, Frantziako Erresistentziako kidea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)CNRS  (1948 -  1959)
CERN  (1959 -  1991)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Austriako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 59643973 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Jatorriz poloniarra, zazpi urte zituela Parisa aldatu zen familiarekin. Parisko Saint Louisen eta Montpellier Institutuan egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Parisko Meatzaritza Eskolan ikasi zuen, baina Frantziako Erresistentziarentzat lan egin zuen, eta atxilo hartu zuten 1943an; kontzentrazio-esparru batean eduki zuten 1945. urte arte.

1946an, aske gelditu zen eta frantses hiritartasuna hartu zuen. Ikerketa-lanak 1948an hasi zituen, Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunean (Centre National de la Recherche Scientifique, CNRS), eta 1959an fisikari iraunkor izendatu zuten Ikerketa Nuklearretarako Europako Biltzarrean (Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire, CERN). 1984 urteaz geroztik, Parisko Fisikako eta Kimikako Goi Mailako Eskolako irakaslea zen; Estatu Batuetako Akademia Nazionaleko kidea eta, 1985etik aurrera, Frantziako Zientzien Akademiako kidea ere bazen, besteak beste. Charpakek fisika nuklearraren alorreko lanak egin zituen, hasieran batez ere, eta geroago energia handiko partikulen alorra landu du bereziki.

Beste zenbait sariren artean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1992an, partikula subatomikoak atzemateko asmatu zituen tresnei esker, bereziki hari anitzeko ganbera proportzionalari esker. Charpakek partikula subatomikoak detektatzeko landutako sistema horren bidez, aldi berean diharduten bilioika partikularen artean ikertzailearen interesekoak diren partikulen arteko elkarreraginak azter daitezke, ordenagailu bidez. Partikulen fisikan hainbat aurkikuntza egiteko baliagarria izan da haren lana, besteak beste oinarrizko partikula asko aurkitzeko, eta erabilera praktikoari dagokionez, gero eta gehiago erabiltzen ari da biologian eta medikuntzan: besteak beste, X izpien bidez irudi hobeak hartzeko aukera ematen du eriari erradiazio gutxiago igorriz, eta litekeena da minbiziaren kontrako sendabideak aurkitzeko baliagarria izatea.

Frantzian, Charpak energia nuklearraren aldekoa izan zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu