Georges Balandier (Aillevillers, egungo Aillevillers-et-Lyaumont, Frantzia, 1920ko abenduaren 21a - Paris, 2016ko urriaren 5a) frantses antropologo eta soziologoa izan zen.

Georges Balandier

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorges Léon Émile Balandier
JaiotzaAillevillers-et-Lyaumont1920ko abenduaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 18. barrutia2016ko urriaren 5a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaPariseko Letren Fakultatea 1954) doctorate in France (en) Itzuli : humanitateak
Lycée Colbert (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Marc-Edmond Morgaut
Dominique Desjeux (en) Itzuli
Christian Geffray
Michel Oriol
Marc Augé
Serge Thion
Philippe Lucas
Jean Copans (en) Itzuli
Gérald Gaillard (en) Itzuli
Denis-Constant Martin (en) Itzuli
Bernard Poche (en) Itzuli
Jeanne-Françoise Vincent (en) Itzuli
Lusin Bagla-Gökalp (en) Itzuli
Sylvie Bredeloup (en) Itzuli
Suzanne Chazan-Gillig (en) Itzuli
Claude-Hélène Perrot
Didier Fassin (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea, soziologoa, directeur d'études (en) Itzuli eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Pariseko Letren Fakultatea
Paris Descartes Unibertsitatea
CNRS  (1951 -  1954)
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua  (1952 -  1962)
École normale supérieure  (1961 -  1966)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen, Bigarren Mundu Gerran erresistentzia-taldeetako kide izan aurretik. École Pratique des Hautes Études ikastetxean, Gizarte Zientzietako ikasketaburu izendatu zuten 1954an, eta Sorbonako irakasle, 1962an. Urte horietan ekin zien Afrikari buruzko ikerketei, eta orduan argitaratutakoak dira: "Afrika beltzaren egungo soziologia" (1955), "Afrika anbiguoa" (1957) eta "Eguneroko bizitza Kongoko Erresuman XVI. mendetik XVIII. mendera" (1965). Ikerlan horietan, gizarte-aldaketa bultzatzen duten eragile demografikoak, ekonomikoak eta kulturalak adierazi eta lotzen dira.

Europako gizarteak ere ikertu zituen "Sena eta boterea" (1971) liburuan, eta, ikerketa antropologikoari jarraituz, gizarte-antolaketarik ezak eragiten dituen gizataldeen erantzunak aztertzen ditu "Desordena" (1988) liburuan. Politika-ikuspegitik, etengabeko deskolonizazio hitzartua defendatu zuen Balandierrek. Baztertu egin zuen ikerketa-metodo estrukturalista "Antropo-logikoa" (1974) liburuan, haren iritziz ez baitu kontuan hartzen gizarteen mugimendu etengabea. Gaur egun, Paris V-Descartes unibertsitateko irakasle emeritua da, Gizarte Zientzietako Goi Ikasketen Eskolako ikasketa-zuzendaria eta Afrikar Ikasketen Zentroko kolaboratzailea.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Balandier