Georges-Louis Leclerc

Georges Louis Leclerc, Buffon Kondea (Montbard, 1707ko irailaren 7a - Paris, 1788ko apirilaren 16a) frantziar zientzia-gizona eta idazlea izan zen

Georges Louis Leclerc, Buffon Kondea (Montbard, 1707ko irailaren 7a - Paris, 1788ko apirilaren 16a) frantziar zientzia-gizona eta idazlea izan zen. Legegizona izan zen hasieran; gero izadiaren zientziez interesatu zen, eta 1739an Erregearen lorategiko arduradun izendatu zuten. Buffonek beste zenbaitekin batera egindako Histoire naturelle (1749-1789) obra gaitzak (44 liburuz osatutako lana) hedapen handia izan zuen. Zientzia-ezagupena esperientziaren gainean eraiki nahiz, behaketa zorrotz baten ondotik animalien deskribapen zehatzari ekiten zion liburuan. Ildo horretatik, Lineok plazaraturiko moten sailkapenari kritika egin zion, mugatuegia zelakoan. Eboluzionismoaren aitzindari, animalia biziaren egonkortasunari eztabaidagarria iritzirik, izakien aurrerabide eta kateatzearen ideia adierazi zuen. Lurraren garapenaren inguruko ideia ausartak eman zituen: 75.000 urte zituela Lurrak, eta 40.000 urte lehenago hasi zela bertan bizitza. Hoztu aurretik Lurrak 90.000 urte iraungo zituela ere baieztatu zuen. Bestalde, idazketaz ere arduratu zen, idatzizko adierazpidea gaiari egokiro lotua egon behar zuela aldarrikatuz: Discours sur le style (1753).

Georges-Louis Leclerc

7. seat 1 of the Académie française (en) Itzuli

1753ko ekainaren 23a - 1788ko apirilaren 16a
Jean Josef Languet - Félix Vicq-d'Azyr (en) Itzuli
director of the Muséum National d'Histoire Naturelle (en) Itzuli

1738ko abuztua - 1788ko apirilaren 18a
Charles François de Cisternay du Fay (en) Itzuli - Auguste Charles César de Flahaut de La Billarderie (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMontbard1707ko irailaren 7a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaFrantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1788ko apirilaren 15a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Françoise de Saint-Belin-Malain (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Angers (en) Itzuli
Borgoinako Unibertsitatea
Collège des Godrans (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, bolkanologoa, ornitologoa, fisikaria, matematikaria, itzultzailea, biologoa, zoologoa, filosofoa, entomologoa, astronomoa, marrazkilaria, idazlea eta naturalista
Lantokia(k)Brusela
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakNicolas Antoine Boulanger (en) Itzuli
KidetzaFrantses Akademia
Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Académie de Stanislas (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala

Buffonen lana berehala hedatu zen Frantziatik kanpo. Euskalerriaren Adiskideak elkarteak bere ikasgaien artean sartu zuen, eta Bergarako seminarioan Histoire naturelle delakoaren lehen egokitzea (Historia natural del hombre, 1773) testuliburu gisa erabili zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges-Louis Leclerc