Ireki menu nagusia

Sir George Biddell Airy (Alnwick, Northumberland, Ingalaterra, 1801eko uztailaren 27a - Greenwich, Ingalaterra, 1892ko urtarrilaren 2a) britainiar matematikaria izan zen.

George Biddell Airy
George Biddell Airy.jpg
31. Royal Societyko presidentea

1871 - 1873
Edward Sabine Itzuli - Joseph Dalton Hooker Itzuli
7. errege-astronomo

1835 - 1881
John Pond Itzuli - William Christie Itzuli
10. Lucasian Professor of Mathematics Itzuli

1826 - 1828
Thomas Turton Itzuli - Charles Babbage
Bizitza
Jaiotza Alnwick Itzuli1801eko uztailaren  27a
Herrialdea  Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Greenwich Itzuli1892ko urtarrilaren  2a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Colchester Royal Grammar School Itzuli
Trinity College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, astronomoa, fisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Irish Academy Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Sir George Biddell Airy.

BiografiaAldatu

Cambridgen egin zituen ikasketak eta graduatu ondoren bertako irakaslea izan zen. 1828an Astronomiako irakasle eta Cambridgeko Behatokiko zuzendari izendatu zuten. 1835etik 1881era Erregearen Astronomo izan zen.

Airyk ekarpenik garrantzitsuenak matematika eta astronomiaren alorretan egin ditu: Venus eta Ilargiari buruzko teoriak hobetzeaz gainera, optika-tresnen bazterreko interferentziak ere aztertu zituen. Gainera, ortzadarraren ikerketa matematikoa egin zuen eta Lurraren dentsitatea kalkulatu zuen pendulu baten bidez.

Airy hainbat elkarte ezagunetako kide izan zen, besteak beste, Errege Elkarteko kide (1836), Britainiar Elkarteko mahaiburu (1851), eta Londresko Errege Elkarteko zuzendari (1871).

1874an, Venusen mugimendua ikusteko bidaldi bat antolatu zuen.

On the Algebraic and Numerical Theory of Errors of Observations (Behaketen erroreen teoria aljebraiko eta zenbakizkoa) liburua idatzi zuen, Cambridgen eragin handia izan zuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Biddell Airy  

ErreferentziakAldatu