Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera

Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera Justo Mokoroa idazleak Ibar izengoitiaz saiakera garrantzitsua da. 1935ean plazaratua euskararen egoerari buruzko diagnostiko ezkorra egin ondoren etorkizunari begira, hizkunta aurreratzeko asmoz, plangintza zehatza proposatzen zuen. Nahiz eta izenburua euskaraz azaldu, testu osoa gaztelania hutsez idatzia dago.

Genio y lengua. Euskal izkuntza eta izaera
Open book 01.svg
Datuak
Idazlea (1936)
Argitaratze-data1935 - 1936
GeneroaSaiakera
HerrialdeaBeasain, Euskal Herria
Orrialdeak264

EgileaAldatu

Gaur badakigu egilea Justo Mokoroa izan zela baina liburuan ez zen bere izena aipatzen eta horrela aurkezten zuen haren burua: "IBARrek abertzale ezezaguna, euskeraren egoerarekin larriturik dagoenak, hitza eskatzen du herriko plazan".[1]

ArgitalpenaAldatu

Liburua plazaratzeko prozesua ez zen erraza izan. Horren testigu datazioaren zailtasuna dugu: lehenengo orrietan 1935. urtea jasotzen bada ere, azalean 1936 esaten da. Oso arazo desberdinak gertatu ziren bidean. Liburuaren lehenengo atala 1935eko martxoan idatzita zegoen. Orduan egileak argaitaratzeko lehenengo urratsak eman zituen. Hasiera batean egunkari batek haren orrialdetan zabaltzeko proposamena onartu zuen eta lanak hasi ziren, baina azken momentuan zuzendaritzak atzera egin zuen, eta prozesua geldiarazi. Hori ikusita, liburuaren formatuaren argitalpenari ekin zion baina orduan ere arazoak izan ziren: abenduan lehenengo 192 orrialdeak inprimatuta egon arren, falta ziren kapituluen prestakuntza atzeratu egin zen, sei hilabete Morokoaren esanetan, ekaina arte. Zehaztasun hauek guztiak liburuaren sarreran eta amaierako oharrean eman zituen Morokoak berak. Azkenik, liburua 1936an atera zen.

Obraren egituraAldatu

Bost atal bereizi zituen:

  1. "Gaiaren aurrean" (Frente al tema)
  2. "Oinarriak eta irizpideak" (Bases y principios)
  3. "Iritziak" (Juicios)
  4. "Datuen esanahaia" (Sentido de los datos)
  5. "Konponketarako bidea" (Hacia la solución)

Oinarrizko tesiaAldatu

Mokororak Jose Ariztimuñoren lanetan oinarritu zela onartu zuen liburuan berean. Era batez liburu honek Ariztimuñoren ideien kritika bezala uler daiteke. Mokoroaren ustez hizkuntza egoera larrian zegoen, gero eta gutxiago erabiltzen baitzen eta lan literarioak ere maldan beheran baitzeuden. Euskara, bestetik, euskal izaeraren ezinbesteko elementua zen eta bat salbatzeko beharrezkoa zen bestea kontutan hartzea. Ideia hau gerra aurrean, batez ere sabinismoaren eraginez, ez zegoen oso onartuta eta bidezkoa ikusten zen euskal herri bat erdaraz hitz egiten; modu batez, euskal izaera arrazaren gainean eraikitzen zen eta ez hizkuntzaren gainean. Eta, zioen, hizkuntza hobeto gorde da euskal literatuta hobeto zaindu den tokietan; beraz, euskal literatuta elementu estrategikoa izan behar da hizkuntza berreskuratzeko prozesuan. Datuak aztertu ondoren, plangintza bat proposatzen zuen eta hori ere berrikuntza ederra suposatu zuen: liburua helburu praktiko batez idatzia izan zen.

Ibarren proposamenaAldatu

Ziur aski liburuaren kapitulu nagusian Ibarrek euskara eta, harekin batera, euskal izaera berreskuratzeko proposamena azaltzen duena da, bosgarrena alegia. Funtsean, idazleak, liburuarekin ados dauden pertsonen elkarte handi bat proposatzen du, haren hitzetan "una vasta agrupación"[2], elkarte aktiboa eta proselitista. Horretan parte hartzeko ez zen beharrezkoa alderdi batekoa edo bestekoa izatea; nahikoa izango da helburuekin bat egitea. Martxan jartzeko, Mokoroak diruaren lorpena, antolaketa eta lan-plangintza aztertu zituen.

ErreferentziakAldatu

  1. Aranalde, 123.
  2. Ibar, 233 or.

Kanpo estekakAldatu