Gendun Gyatso Palzangpo (tibeteraz: དགེ་འདུན་རྒྱ་མཚོ་, wyliez Dge-'dun Rgya-mtsho eta pinyin tibetarrez Gêdün Gyaco) Gendun Gyatso soilik ere bai ("Izpiritual gaien Ozeano Sublimeki Loriatsua": Yonten Phuntsok) (1475-1541), bigarren Dalai Lama izan zen, eta bere burua hala aldarrikatu zuen bakarra. Gendun Drupen berraragitze bezala, 17 urterekin aldarrikatua izan zen, dirudienez, monjeak aurreko dalai lamaren berraragitzearen bila zebiltzanean, berak, euren zain zegoela esan zien.

Gendun Gyatso

2. Dalai Lama


Gendun Drup - Sonam Gyatso
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPema Dorje
JaiotzaNgamring County (en) Itzuli, 1476 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaImperial China
HeriotzaDrepung Monastery (en) Itzuli, 1542 (egutegi gregorianoa) (65/66 urte)
Familia
AitaSek Tön
AmaMachik Kunga Pemo
Irakaslea(k)Jé Lung Rik Gyatso (en) Itzuli
Peljor Lhundrub (en) Itzuli
Khedrub Norzang Gyatso (en) Itzuli
Künga Delek Rinchen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, commentator (en) Itzuli eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTibetar budismoa
Geluga
Erlijio-ordenaGelug

Elezaharrak dioenez, hitz egiten ikasi eta gutxira, Gendunek, bere gurasoei, bere izena Pema Dorje zela esan zien, lehen Dalai Lamaren izena. Lau urte zituela, bere gurasoei, Tashilhumpo monasterioan bizi nahi zuela esan zien, monjeekin egon ahal izateko. Eskolastiko eta olerkari mistiko izendatua izan zen, asko bidaiatu zuen Gelug eragina zabaltzeko, eta Gelugpa monasterio nagusia zen Drepungeko abade egin zen, ordutik, Dalai Lamekin lotua egon dena.

Lhamo Latso, Ikuskarien lakua aurkitu eta bereganatzeko profezia bete zuen, sinesmenaren arabera, hurrengo Dalai Lamen berraragitzeak aurkitzeko balio izan duena.


Aurrekoa
Gendun Drup
Dalai Lama
Ondorengoa
Sonam Gyatso
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gendun Gyatso Aldatu lotura Wikidatan