Ireki menu nagusia

Genaro Riestra Díaz (Mexiko Hiria, 1905eko azaroaren 1a - Bilbo, 1957ko uztailaren 28a) asturiar politikaria izan zen.[1]

Genaro Riestra
Q40210099 Itzuli


Bizkaiko gobernadore zibila

Bizitza
Izen osoa Genaro Riestra Díaz
Jaiotza Mexiko Hiria1905eko azaroaren  1a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bilbo1957ko uztailaren  28a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak

BiografiaAldatu

Gijónen ikasi zuen eta merkataritza-peritua izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaia Hispanoamerikan zehar zabaldu zuen ideia falangistak. 1939an Antilletako Lurralde Buruzagia izan zen. Mexiko Hirian bizi zela, Mexiko eta Kubako Falangeen arduraduna izan zen. Mexikotik bota zuten. Adin gutxiengoen aberriratzeko ordezkari berezi izendatu zuten. 1943ko apirilaren 11n Pontevedrako gobernadore zibil bilakatu zen. 1944ko irailean Bizkaiakoa izatera pasa zen. Gorteetan prokuradorea ere izan zen.

1947an Greba Orokorrean parte hartu zuten langileak kontratua deuseztatzea proposatu zuen.

Euskararekiko jarrera bortitza izan zuen: hilerritik euskarazko hilarriak kentzea agindu zuen eta Federico Krutwig Euskaltzaindiatik botatzea proposatu zuen.[1]

María de los Ángeles de la Fuente Díaz ezkondu zuen. 1957an hil zen.[2]

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Asturiasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.