Gelion Tolkienen, legendariumean agertzen den fikziozko ibai bat da, eta Silmarillion izeneko bere hil ondorengo lanean agertzen da. Beleriandeko lurretako bi ibai handietako bat da, (...)"Sirion baino bi aldiz luzeagoa zen...", baina estuagoa eta emari gutxiagokoa, Tolkienen arabera, "(...) ekialdean, Hithlum eta Dorthonionen baino euri gutxiago egiten zuelako, non Sirionek bere urak jasotzen zituen".

Bere izena Ilkorin da eta "Dizdiratsua" esan nahi du, GYEL eta KAL erroak.

Bi ibai txikiren elkartetik jaiotzen da, Gelion Nagusia, Rerir mendiaren mendebaldeko adarrean jaiotzen zena, eta Gelion Txikia, Himringeko Muinoetan jaiotzen zena, Noldorren lurretan. "(...)Bi besoak elkartzen zirenetik, hegoalderantz zihoan berrogei legoatan, bere ibaiadarrekin topo egin aurretik...", Thargelion eskualdea zeharkatuz, Ossiriandeko lur basotsuetan sartu berritan, ibaiadarrik garrantzitsuenak jasotzen zituen, "(...) malda handiko mendietatik erortzen direnak..."; zehazkiago, Ered Luin mendietatik; Askar zen lehena, eta, bere itsasoratzean Sarn Athradeko ibia zegoen, nondik "Nanoen Bidea"k gurutzatzen zuen. Ondoren, iparraldetik hegoaldera, honako hauek zeuden: Thalos, Legolin, Brilthor, Duilwen eta Adurant. Hegoalderago, Taur-In-Duinath baso erraldoia inguratzen zuen (Bi Ibairen Arteko Basoa), ekialdetik, eta itsasoan itsasoratzen zen Balarreko Badian.