Ireki menu nagusia

Gelati monasterioa

Gelatiko monasterioa» orritik birbideratua)
Gelati monasterioa1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Gelati 1661.jpg

Gelati monasterioa

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 710
Kokalekua Imereti  Georgia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Koordenatuak 42° 17′ 40″ N, 42° 46′ 03″ E / 42.294547°N,42.767558°E / 42.294547; 42.767558
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Gelati monasterioa (georgieraz: გელათის მონასტერი) XII. mendeko monasterio ortodoxoa da, georgiar arkitekturako maisulana. 1106an David IV.a Georgiakoak fundatua, mende askotan Georgiako erdigune kultural eta intelektuala izan zen. Zientzialariak, teologoak eta filosofoak batzen zituen akademia bat zegoen bertan. Egun, XII-XVII. mendeko horma irudi eta eskuizkribu ugari aurkitzen dira bertan.

1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[1], "Gelati monasterioa" izenarekin. Hasieran, Bagrati katedralarekin Unescoren izendapenean zegoen, baina 2010 eta 2017 artean arriskuan sailkatuta egon ondoren, katedrala atera eta monasterioa bakarrik utzi zuten, berau arriskutik kanpo.

EzaugarriakAldatu

Nahiz eta monjeen logelak eta akademia hondatuta egon, elizak oso egoera onean daude:

  • Ama Birjinaren eliza: eliza nagusia, atal batzuk fundazio garaikoak, 1106, freskoak eta XII. mendeko mosaiko bat gorde ditu
  • San Nikolas eliza, txikiagoa da, XIV. mendekoa
  • San Jurgi eliza: zaharrena, monasterioaren fundazioa baino zaharragoa, XVI. mendeko freskoak ditu.
  • Ezkila-dorrea: elizatik banandua, Georgiako tradizioan legez, XVI. mendekoa.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gelati monasterioa