Geissler hodia beirazko hodi bat da, deskarga elektrikoen printzipioak frogatzeko. Heinrich Geissler fisikari alemaniarraren asmakizun bat da, 1850ekoa.

Geissler hodiak, apaintzeko itxurekin (1869eko marrazkia, Frantziako fisika liburu batean)

Hodiaren barnean deskarga elektriko bat ematean, presio txikin eta gas giro batean, kolore ezberdinetako argia igortzeko gai diren hodiak dira. Hodi hauek, iragarki argitsuetarako erabiltzen dira.

Hodiak, airea presio normalean du, eta, muturretako batean, elektrodoetako batek, zenbait milioika volteko potentzial diferentzia ezartzen du, korronte igarotze nabarmen bat eraginez. Presioak, merkurioko hamar milimetroraino jaisten jarraitzen badu, argitze ahul bat gertatzen da, airean molekulen arteko talkaren ondorioz gertatutako ionizazioagatik. Ioi hauek, abiada handia hartzen dute, eta, parean topatzen dituzten molekulen aurka talka egitean, elektroiak ken diezazkieke. Presioa, are gehiago jaisten bada, argitzea hedatu eta estratifikatu egiten da.

Kanpo estekak aldatu