Gehiengo soil

Gehiengo sinplea» orritik birbideratua)

Gehiengo soila edo gehiengo erlatiboa, erabaki bat onartzeko, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago behar dituen bozketa sistemari deritzo. Hau da, besteek baino boto gehiago dituen aukera aukeratzen da.

Erabakia mota ezberdinetakoa izan daiteke:

  • Bipolarra: aukera bakarrak alde bozkatzea, aurka bozkatzea eta abstentzioa dira. Boto gehien biltzen duen aukerak irabaziko du, aurka zein alde izan.
  • Bi aukera edo gehiagoren arteko erabakia: boto gehien jasotzen duenak irabaziko du. Abstentzioak ez dira kontuan hartuko botoen zenbaketan.

Sistema parlamentarioak aldatu

Sistema parlamentarioetan, eta, zabalkuntzaz, organo kolegiatu publiko eta pribatuetan, gehiengo soiltzat, konturen bat onartzeko orduan, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatea jotzen da.

Gehiengo soilean, gehiengo osoan ez bezala, zenbaketa ez da nahitaez organoko partaide guztien gainean egiten, baizik eta bozkatzera aurkeztu direnen artean. Aldeko botoak zenbat diren ere ez du garrantzirik, kontrakoak baino gehiago diren bitartean, eta, beraz, gehiengo hori lortzen den jakiteko, abstentzioak edo falta diren partaideek ez dute inongo garrantzirik.

Ez dago quorumaren beharrik, ezta gutxiengo boto kopuru baten beharrik ere.

Beste gehiengo batzuk aldatu

  • Gehiengo kualifikatua: Bere onarpenerako, boto ehuneko zehatz bat behar du (ohi %50etik gora).
  • Gehiengo osoa: Bere onarpenerako, emandako botoen erdia baino bat gehiago behar du.

Kanpo estekak aldatu