Gede (Kenya)

Gede, Gedi edo Kilimani Malindi auzoan dagoen herri bat da, Kenyako kostaldean. Biztanleria 600 pertsona ingurukoa da. Swahili kulturaren hiria zen, Malindiren hegoaldean eta Watamuren iparraldean. Gede izenak Oromoeraz "Ederra" esan nahi du. Antza, izen hori hiriari eman zitzaion XVI. mendean, azken buruzagiek hiria abandonatu zutenean. Hiria XIII. mendean sortu zen, koralezko uharriengainean, itsasotik sei kilometrotara.

Gede
herrixka
Great Mosque of Gede.jpg
Administrazioa
County of Kenya[[d:Special:EntityPage/Q1741307|{{{2}}}
Geografia
Koordenatuak 3° 18′ 11″ S, 40° 01′ 01″ E / 3.303°S,40.017°E / -3.303; 40.017Koordenatuak: 3° 18′ 11″ S, 40° 01′ 01″ E / 3.303°S,40.017°E / -3.303; 40.017
Demografia

HistoriaAldatu

Hiria swahili kultura barruan kokatu behar da. XIII. mendean garrantzi handiko portu bat zuen baina gaur egun erorkinak besterik ez dira gelditzen. Aztarnak aztertuz 1399ko hilobiak aurkitu dira eta berrienak XVI. mendekoak dira. Garai horretan populazioa 2.500 pertsona ingurukoa izango zen. Herriaren uztea justifikatzeko mende horretan gertatutako beste herrien erasoa aipatu da, Malinditik edo Mombasatik. Utzitako herria Somaliatik etorritako herri nomada batek okupatu zuen baina denbora gutxirako. Ondoren portua eta hiria abandonaturik gelditu ziren XX. mende arte; 1920an portu berreraikia izan zen.

Gedin erorkin desberdinak ikus daitezke: medina bat, jauregi eta gotorleku baten aztarnak... Etxeek konplexutasun handia zuten; adibidez, komunak estolderiarekin zuten.[1] Gaur egun herriak museoa du eta 1948tik parke nazional baten interpretazio zentrua du.

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. African Archaeological Review, Volume 15, Number 3, September 1998, pp. 199-218(20)

Kanpo estekakAldatu