Artikulu hau Debagoieneko osin bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».

Gaztelu (III) Zaraiako mendilerroan dagoen osin bat da, Gipuzkoa hego-mendebaldean kokatua, Santikurutz Gain izeneko mendian, Ugaztegiko saroitik gertu. Gazteluko Urzuloa izeneko osinarekin batera, aipaturiko mendiaren tontorrean bikotea osatzen du. Gaztelu III 444 metro sakon da; horrenbestez, sakoneran, inguruan dauden osinetan bigarrena da, Gazteluko Urzuloa 520 metro sakon baita.

Kanpo estekak aldatu