Gaztelania ertain

Gaztelania ertain edo Urrezko Mendeetako gaztelania (gaztelaniaz: español medio edo español de los siglos de oro) XV. mendearen amaieraren eta XVII. mendearen amaieraren artean erabilitako gaztelaniaren aldaera da, Erdi Aroko gaztelania gaztelania moderno bihurtu zuten aldaketa fonologiko eta gramatikalek markatua.

Gaztelania ertain
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza nostratikoak
Hizkuntza euroasiarrak
Indoeuropar hizkuntzak
Italiar hizkuntzak
Hizkuntza erromantzeak
Hizkuntza kodeak

Aldaketa nagusien artean txistukarien berregokitzea, soinu-txistukari galera, izenordain klitikoen posizioaren finkapena edo aditz inergatibo eta inakusatiboen forma konposatuen parekatzea aipa daitezke.

Ameriketara iritsi ziren gaztelaniazko hiztunek gaztelania ertainaz berba egiten zuten eta, beraz, gaur egungo gaztelaniaren aldaera guztiak gaztelania ertainaren ondorengoak dira. Judu-espainierak Erdi Aroko gaztelaniaren zenbait arkaismo gordetzen ditu, gainerako aldaeretan desagertu zirenak, hala nola txistukari soinudunak egotea edo /š/ (ʃ) eta /ž/ (ʒ) fonemak mantentzea.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. Hualde, José Ignacio. (2005). The sounds of Spanish. Cambridge University Press.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.