Gaztelako Ondorengotzaren Gerra

Gaztelako Ondorengotza Gerra» orritik birbideratua)

Gaztelako Ondorengotzaren Gerra 1475 eta 1479 artean Gaztelako Koroa lortzeko Henrike IV.a Gaztelakoa alaba zen Joana Trastamarakoaren aldekoen eta erregearen sasi-arreba zen Elisabeten aldekoen arteko gerra zibila izan zen.

Gaztelako Ondorengotzaren Gerra
Data14751479
LekuaIberiar penintsula eta Ozeano Atlantikoa
EmaitzaElisabet Gaztelako erregina aldarrikatu zuten eta Portugalek hegemonia lortu zuen Atlantikoan
Gudulariak
Isabeldarrak
Aragoiko koroa
Joanatarrak
Portugalgo Erresuma
Frantziako Erresuma
Buruzagiak
Elisabet I.a Gaztelakoa
Pedro González de Mendoza
Fernando II.a Aragoikoa
Alonso de Cárdenas
Rodrigo Manrique
Jorge Manrique
Alfonso Carrillo de Acuña
Diego López Pacheco
Rodrigo Téllez Girón
Alfontso V.a Portugalgoa
Joan Portugalgoa
Luis XI.a Frantziakoa

Gerra zibila bazen ere, nazioarteko oihartzuna ere bazuen, Elisabetek Fernando II.a Aragoikoa eta Joanak Alfontso V.a Portugalgoa senarrak zituzten eta. Frantziak Portugalen alde egin zuen, Italian bere arerioa zen Aragoik Gaztelarekin bat egin ez zezan.

Gatazkaren hasieran garaipen Joanaren aldekoek batzuk izan arren, Alfontso V.aren erasokortasun militarrik ezak eta Toroko guduaren porrotak 1476 eta 1477 artean alderdiaren desegitea bultzatu zuten. Handik aurrera, gerra Gaztela eta Portugalen arteko gatazka bilakatu zen noiz Ozeano Atlantikoan portugaldar itsas-armadak gaztelarra garaiatu zuen Ginea kontrolatzean[1].

1479ko Alcáçovasko itunak gerra amaitu zuen. Itun honen bitartez, Elisabet eta Fernando Gaztelako errege-erregina bilakatu ziren eta Portugalek Atlantikoko lurraldeen jabetza, Kanariak izan ezik, lortu zuen. Joanak tronuarekiko bere eskubideak galdu zituen eta hil arte Portugalen bizi izan zen[2].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.