Gazte literatura

nerabe eta gazteentzat idatzitako literatura

Gazte literatura, izenak dioen bezala, gazteei, nerabeei zuzendutako liburuak dira. Sailkapena ez da erraza zeren eta, alde batetik, helduentzako literaturarekin bat egiten baitu eta, bestetik, haur literaturarekin. Askotan Haur eta gazte literatura kontzeptua erabiltzen da. Nahiz eta kontzeptu zehatza ez izan, baditu berezko ezaugarri batzuk. Adina hamar edo hamabi urtetik hemezortzi-hogei urte arte joan daiteke baina muga horiek ez dira finkoak.[1]

Literatura honetan pertsonaiak linealagoak dira.

Helburuak aldatu

Tradizionalki irakurzaletasuna sortzeko bidea bezala ikusi egin da literatura hau. Izan dira, jakina, beste helburuak: ideologiak zabaltzeko, helburu didaktikoak, idazkera hobetzeko bidea. Gaur egun lehentasun nagusi gisa entretenimendua aipatzen da, beste helburuak ere hor egon arren. Egun ikasgeletan oso erabilia da literatura mota hau.

Ezaugarri batzuk aldatu

  • Gaiak helduentzako literaturaren antzekoak dira: maitasuna, tragedia, gerra, abenturak... Desberdintasun nagusia, zentzu honetan, sakontasun gutxiago izatearena aipa daiteke.[2]
  • Oso ohikoa da protagonista bere identitatearen bila ibiltzea.
  • Pertsonaiak eta hauen tratamendua linealagoa da: psikologiaren aldetik kontraesan gutxi erakusten dute. Sarritan estereotipoak erabiltzen dira.
  • Irakurlea protagonistarekin identifikatzea bilatzen da.
  • Ekintzak, beste arloen gainetik, garrantzi handia du. Liburuak irakurlea harrapatu eta eraman nahi du.[3]
  • Hiztegia, nahiko aberats izanez, eguneroko hizkuntzatik ez da gehiegi urruntzen. Baliabide literarioak ere ez dira oso konplexuak izaten.
  • Genero landuena eleberria da.

Erreferentziak aldatu

  1. "Young Adult Book Market Facts and Figures". The Balance. [1]
  2. Wells, April (2003). "THEMES FOUND IN YOUNG ADULT LITERATURE: A COMPARATIVE STUDY BETWEEN 1980 AND 2000". [2]
  3. Kohan, Silvia Adela (2003). Escribir para niños: todas las claves para escribir lo que si bien los niños quieren leer. Alba. ISBN 9788488730435.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu