Gazalbide Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-ekialdean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.

Gazalbide
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.683342°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W / 42.8569; -2.6833
Demografia

Gazalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.

JakingarriakAldatu

Gazalbideko auzoan Jesus Guridi Kontserbatorioa dago. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia dago, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.

Argazki galeriaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz