Gavnø jauregia
Gavnø jauregia (danieraz Gavnø Slot) Danimarkako Næstved herritik 6 kilometro eskasera dagoen jauregi rokokoa da.
Gavnø jauregia Gavnø Slot | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatu | ![]() |
Eskualdea | Seelandia eskualdea |
Udalerria | Næstved Municipality |
Koordenatuak | 55°11′20″N 11°43′31″E / 55.1889°N 11.7253°E |
![]() | |
Altitudea | 5 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1758 |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
Historia
aldatuValdemar II.aren 1231eko erroldan "Gavnøko etxea" aipatzen da eta itxuraz Danimarka mendebaldeko kostaldea zaintzeko eraikitako gaztelua zen.
XV mendearen hasieran Margarita I.a erreginak Santa Agnes konbentua sortu zuen familia aristokratikoen alabak monja sartzeko. Orduko eliza oraindik mantentzen da.
1737an Otto Thott kondeak erosi zuen eta erabat berriztu zuen gaztelua gaur egungo jauregi rokokoa bihurtuz. Margolan eta liburu bilduma handia pilatu zituen, bere heriotzean liburuak 120.000tik gora ziren.
Jauregia
aldatuHiru hego dituen etxe rokokoa da. Hormek kolore hori berezia daukate. Falck museoa ere bertan dago, bertan suhiltzaile-kamioi zaharren bilduma dago.
Parkea
aldatuJauregiaren parkeak 9'3 km²-ko azalera du, erdia basoek estaltzen dutelarik. Milaka lorek apaintzen dute udaberrian. Parkearen erdigunean negutegi bat dago, bertan klima tropikalaren baldintzak lortu dira eta tximeleten eta hegazti tropikalen ereserborioak sortu dira.
Kanpo estekak
aldatu- (Danieraz)(Ingelesez)(Alemanez) Webgune ofiziala