Gauzen ordena naturala

Gauzen ordena naturala (portugesez: A ordem natural das coisas) Antonio Lobo Antunes idazle portugaldarrak 1992an plazaratu zuen eleberria da. Espezialisten ustez, idazlearen onenetariko bat da.

Gauzen ordena naturala
Jatorria
Egilea(k)Antonio Lobo Antunes
Argitaratze-data1992
Jatorrizko herrialdeaPortugal
Ezaugarriak
Hizkuntzaportugesa
kronologia
Q60850007 Itzuli Gauzen ordena naturala Q89412371 Itzuli

Argumentua

aldatu

Liburua oroimenen ingurukoa da. Portugalgo iraultza garaiak, Lisboako haurtzaroa, bizitza lazgarrien testigantza… teknika narratibo apurtzaileen bidez islatzen ditu Lobo Antunesek bere eleberrian. Liburu honetan, gertalekuak hara-hona dabiltza, denbora-aldaketekin bateratsu. Portugal osoa azaltzen dute narrazioek, Galiziako mugan (Monçãon) hasi eta hegoaldean (Taviran) buka, Afrika hego-ipar zeharkaturik (Johannesburg, Mozambike eta Aljeria). Hala ere, gertakari gehienak Lisboan kokatzen dira, batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoan.[1] [2]

Balorazioa

aldatu

Lobo Antunesen eleberrien artetik, Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena José Cardoso Pires idazleari. Egileak berak ez zuen dudarik, garai hartan: «Hau da idatzi dudan liburu onena; ez, ordea, seguru aski, nire erabatekoa». Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan, eta klasiko handien parean jarri dute. New Yorker aldizkariak, adibidez, hau zioen: «Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat».[2]

Euskarazko itzulpena

aldatu
  • Gauzen ordena naturala "Literatura Unibertsala" bilduman, Alberdania, Igela eta Erein, Irun/Donostia, 2013. ISBN: 978-84-9746-812-1. Itzultzailea: Iñigo Roque. Itzulpen honek 2014an Itzulpenen Euskadi Saria irabazi zuen. Epamahaiaren arabera, liburuaren prosa zaila Iñigo Rokek oso ondo moldatu zuen euskaraz.[3]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu