Gaugamelako gudua
Gaugamelako gudua K.a. 331ko urriaren 1ean izan zen Zab Handia ibaiaren adarra den Bumodosen ertzean. Mosuletik ipar-ekialdera 27 km ingurura eta Erbiletik 52 km ingurura dago leku hori. Dario III.aren aginduetara zegoen gudaroste persiarra eta Alexandro Handiaren aginduetara zegoen gudaroste mazedoniarraren arteko gudua izan zen. Gudu honek markatu zuen Akemenestar Inperioaren azkena, taktika militarraren maisulan kontsideratzen da, eta Alexandroren garaipenik handiena.
Gaugamelako gudua | |||
---|---|---|---|
Alexandro Handiaren kanpainak | |||
Jan Brueghel Zaharraren margolana, 1602 | |||
Data | K.a. 331ko urriaren 1a | ||
Lekua | Tel Gomel (Gaugamela), egungo Mosuletik gertu | ||
Koordenatuak | 36°22′N 43°15′E / 36.36°N 43.25°E | ||
Emaitza | Greziarren erabateko garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekari historikoak
aldatuMazedonia herrialde barbaro helenizatua zen, antolaketa feudala zeukan, eta izaera gerlaria. K.a. 359an Filipo II.a zen agintaria, eta K.a. 358an hark Mazedonia batzea lortu zuen; helburua erreinuari itsasorako irteera bat ematea zen. Izugarrizko antolaketa militar ona zuen, artzainez eta nekazariez osatutako falangea, eta nobleez osatutako zalditeria zituen. Borrokan egiteko orduan, zeharkako lerroa deiturikoa hartzen zuen. Ez zituzten setiatze luzeak egiten; jatorri asiriarreko makinak erabiltzen zituzten, ordea. Finantzabidea Pangeoko urrezko meatzeak —Strumatik ekialdera— ustiatzetik lortzen zituzten.
Gudaroste persiarra
aldatuAntzinako garaietan borrokan aritu ziren gudarosteen tamainari dagokionean sarritan gertatzen den bezala, historialariak ez dira ados jartzen antzinako historialariek emandako datuen inguruan.
Historialari modernoen arabera, gudaroste persiarrak 250.000 borrokalari inguru zituen. Badirudi horietatik 92.000 inguru soilik zirela soldadu. Gainerakoak edo aldizkako errekrutak, edo presaka eta muturka bildutako nekazariak ziren seguruenik ere, ia entrenamendurik gabeak. Hori dela eta, haien garrantzi militarra eskasa zen, eta haietako asko ez ziren ezta borroka egitera iritsi ere, Dariorekin batera ihes egin baitzuten.
Ondorioak
aldatuEzinezkoa da gudu honetan zenbat hildako izan ziren kalkulatzea. Antzinako historialariek 300.000 persiar, 100 mazedoniar eta 1.000 zaldi aipatzen dituzten bitartean, historialari modernoago batzuek 40.000 persiar eta 5.000 mazedoniar aipatzen dituzte.
Gudua eta fikzioa
aldatuOliver Stoneren Alexander filmean gudua nahiko ongi irudikatua dago; orain arte egin den irudikapen zehatzena da.