Gaudeamus igitur latinezko abesti bat da, Mendebaldeko kulturako unibertsitateetan ereserkitzat hartu eta graduazio eta bestelako ekitaldi nagusietan kantatzen dena. Ereserkiaren benetako izenburua De brevitate vitae (Bizitzaren laburtasunaz) da, baina ezagunagoa da ereserkiaren lehenengo bertsoko hitzekin: Gaudeamus igitur, euskaraz Poz gaitezen, beraz.

Gaudeamus igitur
Jatorria
Argitaratze-data1287
IzenburuaGaudeamus igitur, iuvenes dum sumus
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina

Antzinako unibertsitate askotan, edari alkoholdunak hartzean abesteko kantutzat zen ezaguna, eta abesti ofiziala da eskola, unibertsitate, erakunde, eta ikasle elkarte frankotan.

Historia aldatu

Ereserkiko bertso zenbait Parisko Bibliothéque nationale de France liburutegian gordetzen den 1287ko eskuizkribu batean agertzen dira. XVIII. mendean bertsoak alemaniera itzuli eta garai harteko ikasleen ereserki bihuru zen. Egun ezagutzen den behin betiko latinezko bertsioa ere orduan finkatu zen. Abestiaren melodia Lieder für Freude der Geselligen Freunde (Leipzig, 1788) izeneko idazkian agertzen da. XVIII. mende bukaerarako oso ezaguna zen eta Ameriketako Yale Unibertsitatean ere kantatzen zen. XIX. mendean, Johannes Brahms konpositoreak 1881 urteko Akademische Fest-Ouverture konposizioan sartu zuen ereserkia.

Ereserkiaren hitzak aldatu

Latinez Euskaraz
Gaudeamus igitur
Juvenes dum sumus (bis).
Post jucundam juventutem
Post molestam senectutem
Nos habebit humus.
Poz gaitezen, beraz
Gazte garen bitartean
Gaztaro alai eta gero,
Zahartzaro neketsu eta gero,
Lurrak hartuko gaitu eta.
Ubi sunt qui ante nos
In mundo fuere?
Vadite ad superos
Transite in inferos
Hos si vis videre.
Non dira gure aurreko haiek,
Munduan zirenak?
Joan zeruetara
Jaitsi infernuetara
Haiek nahi badituzue ikusi.
Vivat academia!
Vivant professores!
Vivat membrum quodlibet
Vivant membra quaelibet
Semper sint in flore.
Biba akademia!
Biba irakasleak!
Biba ikasle bakoitza!
Biba ikasle guztiak!
Izan daitezen beti argitan!
Vita nostra brevis est
Brevi finietur.
Venit mors velociter
Rapit nos atrociter
Nemini parcetur.
Gure bizitza laburra da,
Laster bukatuko da.
Heriotza azkar dator
Erruki gabe garamatza
Inor barkatu gabe.
Vivat nostra societas!
Vivant studiosi!
Crescat una veritas,
floreat fraternitas,
patriae prosperitas.
Biba gu eta gutarrak!
Biba ikasten dutenak!
Gora egia bakarra!
Gora adiskidetasuna
eta aurrera aberria!
Vivant omnes virgines
Faciles, formosae.
Vivant et mulieres
Tenerae amabiles
Bonae laboriosae.
Biba neskatxa guztiak,
jator eta eder!
Biba emakumeak,
samur eta maitagarri,
gozo eta langile!.
Vivat et respublica
et qui illam regit.
Vivat nostra civitas,
Maecenatum caritas
Quae nos hic protegit.
Gora errepublika ere,
eta hura gobernatzen duena!
Gora hiri gurea,
eta babesleen eskuzabala,
hemen hartzen gaituena!
Pereat tristitia,
pereant osores.
Pereat diabolus,
quivis antiburschius,
atque irrisores.
Akabo tristura,
Akabo gorrotoa.
Akabo deabrua,
Akabo ikasle-etsaiak ere,
eta burla egiten dutenak.
Alma Mater floreat
quae nos educavit,
caros et conmilitones
dissitas in regiones
sparsos congregavit.
Lora dadin gure ikastetxea,(1)
hezi egin gaituena,
adiskide maiteak,
handik eta hemendik
sakabanatuak, bildu dituena.
(1) Hitzez hitz, «gure ama den arima» dio, ikastetxea aipatzeko metaforatzat.

Ereserkiak ez du euskarazko bertsiorik eta emandako itzulpena moldaketa bat besterik ez da, latinezko bertsioaren esanahia argitzeko. Bertsio ezberdinetako bertsoak batera bildu dira. Bertsio batzuetan Biba neskatxa guztiak ... edo Lora dadin ... neurtitzak ez dira agertzen. Bertso bakan batzuk ere ezberdinak dira bertsioa zein den.

Kanpo loturak aldatu