Gauaz ibiltzen dana Txomin Peillenek 1964ean idatzi eta handik hiru urtera, 1967ean, argitaratutako eleberria da. Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen eta Mariano Izetaren Dirua galgarriren ostean, hauxe izan zen euskeraz egindako hirugarren eleberri beltza.

Gauaz ibiltzen dana
Datuak
Idazlea (1967)
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria

Aurreneko bi hoiekin alderatuta, Peillenen eleberriak aldiz, seriotasun gehiagoz heltzen dio genero beltzaren erronkari; alde batetik duinki landutako intriga dauka eta bestetik garai hartako euskal literaturan ezohikoak diren hainbat osagai eskaintzen dizkio irakurleari.

Nobelak Pettiri Sabuki izeneko euskal polizia paristartu batek Ipar Euskal Herrian egiten duen egonaldia kontatzen digu.

Istorioa aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Norbait nortasun agiri faltsuen trafikoa egiten ari da espainiatik lan bila datozen etorkin klandestinoentzat eta Pariseko polizia zuzendaritzak Pettiri bidaltzen du kasua argitzera. Pettirik nahiko errez aurkituko du paper faltsuen egilea, Antoni La Calle gaizkile xumea, gaztaroan bere adiskide izana. Pettiri errudun sentitzen da presondegira bidali duelako.

Kasu honen harira, bigarren afera batean murgilduko da Pettiri, nolabait aurreneko kasuaren errua zuritu nahian, eta Pariseko buruei bertan astebete gehiago igarotzeko baimena eskatzen die.

Kanpo estekak aldatu