Ireki menu nagusia

Gaston Thorn (Luxenburgo, 1928ko irailaren 3a - ib., 2007ko abuztuaren 26a) politikaria izan zen.

Gaston Thorn
Thorn Van Agt 1980 cropped.jpg
Europako Batzordeko presidentea

1981-01-20 - 1985-01-06
Roy Harris Jenkins - Jacques Delors
Europarlamentaria

1979-07-17 - 1979-07-18
Barrutia: Luxembourg constituency of the European Parliament Itzuli
Hautaketa: 1979 European Parliament election Itzuli
20. Luxemburgeko lehen ministro

1974-06-15 - 1979-07-16
Pierre Werner - Pierre Werner
Substitute of the Parliamentary Assembly of the Council of Europe Itzuli

1959-04-21 - 1961-04-01
enbaxadore

Bizitza
Jaiotza Luxenburgo1928ko irailaren  3a
Herrialdea  Luxenburgo
Heriotza Luxenburgo2007ko abuztuaren  26a (78 urte)
Hobiratze lekua Cimetière Notre-Dame Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Montpellierreko Unibertsitatea
Lausanako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria, abokatua, bankaria eta Erresistentziaren kidea
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Luxenburgo
Jasotako sariak
Kidetza Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Real Academia de Ciencias Económicas y Financieras Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Democratic Party Itzuli

BizitzaAldatu

Aita alemaniarrek atxilotu zuten, Bigarren Mundu Gerran nazien aurrerabidea eragozteko burdinbidea hondatzeaz akusaturik. Orduan bera eta bere ama erresistentziari laguntzen hasi ziren. 1943an, baina, preso hartu zuten. Gerra amaitu zenean, zuzenbide-ikasketak egin zituen Montpellier, Lausana eta Parisko unibertsitateetan. Lanean hasi zen legelari gisa, baina berehala sartu zen politikan.

1959an Luxenburgoko Legebiltzarreko kide hautatu zuten, Luxenburgoko Alderdi Liberalaren ordezkari. Bederatzi urte geroago, eta 1982. urtera arte, International Liberaleko lehendakari izan zen. Halaber, 1976tik 1980ra bitartean, Alderdi Liberal eta Demokratikoen lehendakaritza hartu zuen Europar Batasunaren baitan.

1968ko Legegintzarako hauteskundeen ondoren, Kanpo Arazoetako eta Kanpo Merkataritzako ministro izendatu zuten. Hurrengo urtean Heziketa Fisiko eta Kiroletako Ministerioaren ardura hartu zuen. 1974ko maiatzean hauteskunde orokorrak deitu ziren berriro, eta liberalen eta sozialisten arteko koalizio-gobernu bat sortu zen haietatik. Gaston Thonr lehen ministro hautatu zuten, eta 1979. urtera arte izan zen kargu horretan. 1977tik 1980ra bitartean Ekonomiako ministro izan zen, eta 1979-1980 bitartean, gobernu-lehendakariorde eta Justiziako ministro. 1981eko urtarrilaren 1ean Europako Batzordeko lehendakari izendatu zuten. 1985ean utzi zuen kargua, Jacques Delorsen eskuetan.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Thorn