Gasteizko Hiri Garraioa
- Artikulu hau Gasteizko hiriko autobus sareari buruzkoa da; Gasteizko Udalako enpresa publikoari buruzkoa beste hau da: «TUVISA».
Gasteizko Hiri Garraioa Gasteiz arabako hiriburuan dagoen hiriko autobus sarea da. Sareak Gasteizkoko hiri-eremu osoa hartzen du. Eraztun Berdearen barruko auzo guztietara iristen da, eta Gasteizko tranbiak osatzen du (Euskotren Tranbia). 2022ko martxoaren 1ean, 16 linea ditu: 9 egunekoak, 5 gauekoak eta 3 bereziak.
Gasteizko Hiri Garraioa | |||||
---|---|---|---|---|---|
Sareko autobus bat Katedral Berria geldialdian | |||||
Datu orokorrak | |||||
Garraio mota | Hiriko autobusa | ||||
Eskualdeak | Gasteiz, Araba | ||||
Line kopurua | 16 | ||||
Geltokiak | 579 | ||||
Jabea | Gasteizko Udala | ||||
Webgunea | www.vitoria-gasteiz.org | ||||
Ustiapena | |||||
Hasiera | 1967ko urtarrilaren 1a (57 urte) | ||||
Eragileak | TUVISA | ||||
Datu teknikoak | |||||
Luzera | 289,2 km | ||||
Abiadura maximoa | 50 km/h | ||||
|
Sarea 1967ko urtarrilaren 1ean inauguratu zuten, eta hainbat birmoldaketa izan ditu ordutik. Berrienak 2009 eta 2015ekoak izan ziren, sarearen egungo egoera zehaztu zutenak.
Identitatea
aldatuBi autobus mota daude. Gehienak antzinako eredukoak dira, non autobusak erabat grisak diren. Aurrealdean, TUVISA enpresaren logotipo zaharra ageri da. Alboetan logotipoa eta Gasteizko Udalako armarria daude.
Azken urteotan, sarearen irudia berritu egin da. Horrela, autobus berriak berdez eta zuriz margotuta daude. Aurrealdeak, bai eta alboen goialdeak ere, kolore berdea jasotzen dute, eta atzealdeak eta alboen behealdeak, berriz, zuria. Halaber, TUVISAren logo berritua autobusetan ere agertzen da, baina diskretuagoa: behealdean, ezkerraldean, eta gidariaren leihatilaren gainean.
Diseinu zaharra | Diseinu berria |
Historia
aldatuGasteizko autobus sarea TUVISAk ustiatu izan du beti, 1967ko urtarrilaren 1an sortu zenetik.
Bere historian zehar, hainbat aldaketa jasan zituen, lineak sortu, ezabatu, desbideratu, handitu, moztu eta abar zirelarik. Nabarmenena 13. linea kentzea izan zen, 2008ko abenduaren 23an, tranbiaren inaugurazioaren ondoren.
Hauxe zen sarearen egoera 2009ko urriaren 29an:
Linea | Izena | Luzera (km) | Geldialdiak | Maiztasuna |
---|---|---|---|---|
1 | Zirkunbalazioa 1 | 8,78 | 20 | 15' |
2 | Zirkunbalazioa 2 | 8,74 | 23 | 15 |
3 | Abetxuku-Katedrala | 11,47 | 24 | 15' |
4 | Zaramaga-Katedrala | 6,38 | 16 | 15' |
5 | Gamarra-Prado kalea | 19,25 | 32 | 30' |
6 | Jundiz-Nafarroako Erregeak | 22,31 | 28 | - |
7 | Aranbizkarra-Sansomendi | 14,17 | 34 | 20' |
8 | Arana-Sansomendi | 14,27 | 37 | 20' |
9 | Armentia-Errekaleor | 14,85 | 38 | 30' |
10 | Astegieta-Adurtza | 22,20 | 54 | 30' |
11 | Salbatzailearen hilerria | 14,50 | 13 | - |
12 | Lakua-Katedrala | 7,94 | 20 | 12' |
13 | Txagorritxu-Katedrala | 10,16 | 28 | 15' |
14 | Donostia-Katedrala | 9,66 | 22 | 20' |
15 | Alde Zaharra | 4,48 | 10 | 30' |
16 | Periferikoa 1 | 11,30 | 17 | 20' |
17 | Periferikoa 2 | 11,00 | 17 | 20' |
18 | Salburua-Zabalgana | 12,21 | 30 | 30' |
Sare berria
aldatu2009ko urrian Gasteizko Udalak autobus zerbitzua berregituratu zuen, lehen zeuden lineak, gehien bat auzoetatik hiriko erdigunera joateko zirenak, guztiz ezabatuz eta egitura ortogonal baten antz gehiago zuen sarea osatuz 9 linearen bidez (horietako 4, izatez, aurkako noranzkoan doazen 2 linea dira). Sare berriaren ezarpenak 3 helburu bete nahi zituen: maiztasunak handitzea (20-30 minututik 10 minutura igaro ziren), auzoetan sartuko ez ziren linea zuzenagoak eratzea autobusen abiadura komertziala handitzeko, eta metro sare baten modura funtzionatuko zuen sare bat osatzea.[1]
Sarea, beraz, honela geratu zen:[2]
Egunezko lineak | Gauezko lineak | Linea bereziak |
---|---|---|
Intermodal ↔ Katedral Zaramaga ↔ Mendizorrotza Betoñu ↔ Zumakadi Lakua ↔ Mariturri Salburua ↔ Sansomendi Zabalgana ↔ Salburua Borinbizkarra ↔ Errekaleor Intermodal ↔ Unibertsitatea Gamarra ↔ Zumakadi |
Lakua ↔ Abetxuko Adurtza ↔ Salburua Armentia ↔ Zabalgana Sansomendi ↔ Lakua Katedral ↔ Zaramaga Salburua ↔ Aranbizkarra |
E1 Lovaina ↔ Salbatzailearen hilerria E2 Alde Zaharra E3 Fernando Buesa Arena |
Egunezko mapa | Gauezko mapa |
---|---|
2010eko urrian berriro egin ziren aldaketak sarean. Kasu hartan moldaketak txikiagoak izan ziren, hamasei hain zuzen, batez ere herritarrek egindako hainbat eskaerari erantzuteko. Horregatik, Aldaian anezka bat sartu zen.
2012ko irailean, Abetxukurako tranbia zerbitzuan jarri zela aprobetxatuz, zenbait berrikuntza egin ziren Salbururako lineetan.[3]
2013an, autobus-zerbitzua Larrein (otsailean, rekin) eta Borinbizkarra eta Elejalde (irailean, rekin) auzoetara hedatu zen.
2014an, zerbitzua Arabako Unibertsitate Ospitaleko eraikin berrira luzatu zen, linearen eskutik. Gainera, linea (Katedral ↔ Zaramaga) kendu zen, bere ibilbidearen zati handi bat lineak hartuz. Gainera, E2 linea (Alde Zaharra) ere desagertu egin zen.[4]
2015eko otsailaren 27tik lineak (Aldaia ↔ Larrein) Aldaiako anezka ordezten du.[5]
2022ko martxoaren 1etik aurrera, lineak zerbitzua emateari utzi zion, Bus Elektriko Iraunkorra (BEi) ordezkatu baitzuen.[6]
Flota berritzea
aldatu2017an, TUVISAk asmo handiko plan bat garatu zuen bere flota berritzeko. Plan horrek autobus berriak sartzea aurreikusi zuen, egungoen ordez, modu iraunkorrean. Horrek esan nahi du hortik aurrera autobus hibridoak baino ez dituztela erosiko, eta hori nahiko berria da flota zaharkitu samar batean, Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa bezalako beste garraio-sare batzuekin alderatuta.[7]
Enpresak merkatuan eskuragarri dauden autobus-eredu ugari aztertu zituen, eta honako eredu hauek nabarmendu zituen:
Vectia Veris 12 Hybrid | MAN Lions City 12C Hybrid | Volvo 7700 Hybrid | Volvo 7900 Hybrid |
---|---|---|---|
Urte horretako abenduan, administrazio kontseiluak Vectia nafar enpresaren ereduaren alde egin zuen, horrela, udal sarean MAN markaren 20 urteko nagusitasunari amaiera emanez. TUVISAk Vectiaren alde egiteko erabilitako argudioen artean daude erregaia aurreztea edo beste hiri batzuetan sendotzea, Iruñean, esaterako. Izan ere, eskualdeko garraio-sareak eredu horretako 9 autobus zituen 2017an, horietatik 6 erabat elektrikoak.[8][9]
Planarekin jarraituz, 2018ko irailean 5 autobus iritsi ziren, eta 2019an beste 5; horrela, flotaren % 51 edo gehiago hibridoa edo elektrikoa izateko bidea erraztu zen 2025ean.[10]
Sarea
aldatuEgunezko lineak
aldatuHiru lineak hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotzen dute, eta beste hiruk ekialdea eta mendebaldea. Gainerako hirurek hiria inguratzen dute (bik erdigunetik hurbilago eta besteak kanporagotik), gainontzeko lineak elkarrekin lotuz. Egitura hau bidaiariek linea aldaketak egin ditzaten errazteko pentsatuta dago.
Lineak 9 dira:
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Luzera (km) | Geldialdiak |
---|---|---|---|---|
Zirkularra: Aranbizkarra ↔ Ariznabarra | 2009ko urriaren 30a | 7,9 | 20 | |
Betoñu ↔ Zumakadi | 2009ko urriaren 30a | 7,3 | 18 | |
Lakua ↔ Mariturri | 2009ko urriaren 30a | 8,4 | 23 | |
Salburua ↔ Sansomendi | 2009ko urriaren 30a | 7,6 | 20 | |
Zabalgana ↔ Arkaiate | 2009ko urriaren 30a | 9,4 | 25 | |
Borinbizkarra ↔ Salburua | 2009ko urriaren 30a | 7,9 | 18 | |
Unibertsitatea: Gazalbide ↔ Zumakadi | 2009ko urriaren 30a | 8,1 | 20 | |
Gamarra ↔ Zumakadi | 2009ko urriaren 30a | 6,0 | 16 | |
Aldaia ↔ Larrein | 2015eko otsailaren 27a | 9,0 | 20 |
Gauezko lineak
aldatuGauez aritzen diren lineei dagokienez, Gautxori deritzon sistema dago indarrean. 30 edo 60 minutuko maiztasuna daukaten 5 linea daude:
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Luzera (km) | Geldialdiak |
---|---|---|---|---|
Lakua ↔ Abetxuko | 2009ko urriaren 30a | 10,4 | 15 | |
Adurtza ↔ Salburua | 2009ko urriaren 30a | 10,3 | 23 | |
Armentia ↔ Zabalgana | 2009ko urriaren 30a | 9,9 | 17 | |
Sansomendi ↔ Lakua | 2009ko urriaren 30a | 10,0 | 19 | |
Salburua ↔ Aranbizkarra | 2009ko urriaren 30a | 6,6 | 12 |
Linea bereziak
aldatuGainera, bi linea berezi daude, hainbat arrazoirengatik aktibatzen direnak eta sarearen eskaintza osatzen dutenak:
Linea | Ibilbidea | Hasiera | Luzera (km) | Geldialdiak |
---|---|---|---|---|
E1 | Lovaina ↔ Salbatzailearen hilerria | 2009ko urriaren 30a | 7,5 | 7 |
E3 | Europa ↔ Fernando Buesa Arena | 2009ko urriaren 30a | 6,5 | 5 |
Ustiapena
aldatuSarea Gasteizko Udalarena da eta TUVISAk ustiatzen du.[11]
Flota
aldatuTarifak
aldatuEskudirutan edo BAT txartelekin ordain daiteke. Gasteizko tranbia bezala, BARIK eta MUGI txartelak Gasteizko Hiri Garraioa sarean erabili daitezke, prezio berdinetan.[12]
ESKUDIRUTAN | |||
---|---|---|---|
Txartela | Egunezko lineetan | Gauezko lineetan | Line berezietan |
Txartel arrunta | 1,40 € | 1,85 € | 1,40 € |
Txartel arrunta (familia ugariak) | 1,10 € | 1,40 € | 1,10 € |
Txartel arrunta (familia ugari bereziak) | 0,70 € | 0,90 € | 0,70 € |
BAT TXARTELAREKIN | |||
Txartela | Egunezko lineetan | Gauezko lineetan | Line berezietan |
BAT Orokorra | 0,60 € | 1,39 € | 0,60 € |
BAT Orokorra familia ugariak | 0,48 € | 1,11 € | 0,48 € |
BAT Orokorra familia ugari bereziak | 0,30 € | 0,70 € | 0,30 € |
BAT Berezi | 0,15 € | 1,39 € | 0,15 € |
BAT Berezi familia ugariak | 0,12 € | 1,11 € | 0,12 € |
BAT Berezi familia ugari bereziak | 0,08 € | 0,70 € | 0,08 € |
BAT Pertsonalizatua | 0,15 € | 1,39 € | 0,15 € |
BAT Pertsonalizatua hobari soziala | 0,15 € | barne | 0,15 € |
BAT Pertsonalizatua hobari soziala familia ugariak | 0,12 € | 1,11 € | 0,12 € |
BAT Pertsonalizatua hobari soziala familia ugari bereziak | 0,08 € | 0,70 € | 0,08 € |
BAT 30D (nahi beste bidai, 30 eguneko epean) | 30,00 € | ez dago barne | 30,00 € |
BAT 30D familia ugariak | 24,00 € | ez dago barne | 24,00 € |
BAT 30D familia ugari bereziak | 15,00 € | ez dago barne | 15,00 € |
BAT 30D Gaztea | 25,50 € | barne | 25,50 € |
BAT 30D Gaztea familia ugariak | 20,40 € | barne | 20,40 € |
BAT 30D Gaztea familia ugari bereziak | 12,75 € | barne | 12,75 € |
ABONAMENDUAK | |||
Txartela | Egunezko lineetan | Gauezko lineetan | Line berezietan |
Eguneko abonua | 5,00 € | barne | 5,00 € |
Eguneko abonua familia ugariak | 4,00 € | barne | 4,00 € |
Eguneko abonua familia ugari bereziak | 2,50 € | barne | 2,50 € |
Bi egunerako abonua | 7,50 € | barne | 7,50 € |
Bi egunerako abonua familia ugariak | 6,00 € | barne | 6,00 € |
Bi egunerako abonua familia ugari bereziak | 3,75 € | barne | 3,75 € |
Hiru egunerako abonua | 10,00 € | barne | 10,00 € |
Hiru egunerako abonua familia ugariak | 8,00 € | barne | 8,00 € |
Hiru egunerako abonua familia ugari bereziak | 5,00 € | barne | 5,00 € |
Bidaiariak
aldatuIrudiak
aldatu-
ko autobusa Zabalgunean
-
ko autobusa Zabalgunean
-
ko autobus berria Lakuan
-
ko autobusa Alde Zaharran
-
ko autobusa Lovainan
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren 1. fasea: autobus sarearen ezarpena
- ↑ (Gaztelaniaz) Gasteizko autobus sarearen mapa
- ↑ Gasteizko Udala. Udalak zabaldu egingo du hiri autobusen zerbitzua bihartik aurrera Salburuko bizilagunentzat « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ Wayback Machine. (2007-08-12). «TUVISA zerbitzuaren birmoldaketa» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - L10 linea sortu berria eta aldaketak. Oharra» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ Press, Europa. (2022-03-01). «Gasteizko BEi normaltasunez eta ia gorabeherarik gabe hasi da funtzionatzen» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gasteizek kolorea aldatu die autobusei, hamarkada batean bigarrenez» ELMUNDO 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «CAF taldeko Vectiak hamar autobus hibridoak emango dizkio Tuvisari, 3,3 milioiren truke» El Correo 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «VECTIAk 5 autobus berri emango dizkio TUVISAri» www.revistaviajeros.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «TUVISA eta gidariak ez datoz bat autobus hibridoekin» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - TUVISA. Hiri autobusak» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Garraio publikoa - Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).