Gaspard Monge

Matematikari frantsesa, geometria deskribatzailearen asmatzailea eta geometria diferentzialaren aita (1746-1818)

Gaspard Monge, Peluseko kondea (1746ko maiatzaren 9a [1] - 1818ko uztailaren 28a), frantziar matematikaria izan zen, geometria deskribatzailearen asmatzailea.

Gaspard Monge

Frantziako parea

1815eko ekainaren 2a -
Sénat conservateur (en) Itzuli lehendakari

1806 - 1807
François de Neufchâteau - Bernard Germain de Lacépède
104. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari

1802 - 1802
René Just Haüy - Jean-Antoine Chaptal (en) Itzuli
Senatu kontserbadoreko kidea

1799 - 1814
Institut d'Égypte (en) Itzuli

1798ko abuztuaren 23a -

École polytechniqueko zuzendari

1798 - 1800
Louis-Bernard Guyton de Morveau (en) Itzuli - Louis-Bernard Guyton de Morveau (en) Itzuli

Bostehunen Kontseiluaren kidea

1798 - 1799

École polytechniqueko zuzendari

1797 - 1798
Michel Vandebergue (en) Itzuli - Louis-Bernard Guyton de Morveau (en) Itzuli
French Navy minister (en) Itzuli

1792ko abuztuaren 10a - 1793ko apirilaren 10a
Bizitza
JaiotzaBeaune1746ko maiatzaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1818ko uztailaren 28a (72 urte)
Hobiratze lekuaParisko Panteoia
Père Lachaise hilerria
Gaspard Monge's mausoleum (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Catherine Monge (en) Itzuli  (1777ko ekainaren 12a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Doktorego ikaslea(k)Jean Victor Poncelet
Joseph Diez Gergonne (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, politikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria, kimikaria, Chargé de missiona, Chargé de missiona eta irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
École polytechnique  1816ko apirilaren 13a)
École royale du génie de Mézières (en) Itzuli  (1765 -  1783)
Institut d'Égypte (en) Itzuli  (1798ko abuztuaren 23a -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSociété Philomathique de Paris (en) Itzuli
Frantziako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Framazoneria
Society of 1789 (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantziako Iraultza
Campaigns of 1796 in the French Revolutionary Wars (en) Itzuli
Egiptoko espedizioa

Find a Grave: 7522 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Beaunen jaio zen Jacques Mongeren, gero Beauneko mertzerien kofradiako Abokatuen Elkargoko presidente izan zen saltzaile ibiltariaren, eta Jeanne Rousseauxen semea. Beauneko eta Lyongo eskoletan eta Mézières eskola militarrean ikasi zuen. 16 urte zituela, fisika irakasle izendatu zuten Lyonen, eta 1765era arte izan zuen kargua. Hiru urte beranduago matematika irakasle izan zen eta 1771n Mézières-en fisikako irakaslea. 1780an Zientzien Errege Akademian sartu zen eta zortzi urte geroago bere Traité de statique argitaratu zuen.

Zegoeneko bere herrialdeko zientzialari garrantzitsuenetakoa izanik, Frantziako Iraultzak, 1789an hasieratik irmoki lagundu zuena, guztiz aldatu zuen bere bizitzaren ibilbidea. Lehendabizi Elkarte Patriotikoko kide izan zen, geroago jakobinoekin bat egin zuen, non Robespierre eta Saint-Just ezagutu zituen beste iraultzaile ospetsu batzuen artean. Lehendakariorde hautatu zuten Termidorren 9aren bezperan (1794ko uztailaren 27an).

1792an beste bostekin batera (Danton zen horien artean) Kontseiluko Behin-behineko Exekutiboko kide izendatu zuten. Konbentzioak Armadako Ministro izendatu zuen (1792ko abuztutik 1793ko apirilera), armategiak berrantolatzeko eta kanoi fabrikak sendotzeko eskatu zioten. 1794an École Polytechnique fundatzen lagundu zuen, non geometria deskribatzailea irakatsi zuen hamar urte baino gehiagoz. Frantziako institutuan sartu zen (1795). Italiako kanpainan artelanak bilatzen ari zela, Napoleon ezagutu zuen, eta Claude Louis Berthollet-ekin batera Campo Formioko Itunaren berrespena Direktoriora eramateko enkargatu zion.

1798ko otsailaren 6an, Paristik Erromara joan zen, Frantziako Errepublikaren izenean Pio VI.a aita santuarekin biltzeko aginduarekin, bere denborazko aginteari uko egiteko aginduz, bere aginpide espirituala soilik gordez. Proposamena bideraezina zela jakinik, pontifizeari bi egunetan Erromatik alde egiteko agindu zion: Pio VI.ak hiria utzi zuen 1798ko otsailaren 19tik 20rako gauean. André Masséna jeneralaren gehiegikerien eta haren kargugabetzearen ondoren (1798ko martxoaren 2an), Mongek "Erromatar Errepublika" berriaren karguak izendatu zituen finantzak izan ezik.

Egiptorako espedizioan parte hartzera gonbidatu zuten, baina zegoeneko zaharregia zela esan zuen konpromiso horretan parte hartzeko. Hala ere, Napoleonek konbentzitzea lortu zuen eta iritziz aldatu zuen. Egiptoko jeneral gaztearen konfidenteetako bat bihurtu zen, 1798ko abuztuan sortutako Egiptoko Institutuko lehen presidente izendatuta. Horrez gain, ispilatzeei buruzko lan bat prestatu zuen Ekialdeko egonaldian.

Napoleonekin Frantziara itzuli zen 1799ko abuztuaren 23an, Geometrie descriptive lan ospetsua argitaratu zuen urtean. Senatuko kide, Eskola Politeknikoko zuzendari (1802) eta Pelusioko konde egin zuten. Napoleonen erorketak Institututik eta Eskola Politeknikotik kanpo uztea eragin zuen.

Marie-Catherine Huart (1747-1846) ezkondu zen 1777an, eta harekin hiru alaba izan zituen. Parisen hil zen 1818ko uztailaren 28an kausa naturalengatik eta Père-Lachaise hilerrian lurperatu zuten . 1989an, bere errautsak Parisko Panteoira eraman zituzten.

Geometria deskribatzailea aldatu

Monge geometria deskriptiboaren asmatzailetzat hartzen da [2] [3] objektuen gainazal tridimentsionalak bi dimentsioko gainazal batean irudikatzea ahalbidetzen duen sistema bat. Horretarako balio duten hainbat irudikapen-sistema daude, hala nola, perspektiba konikoa, plano mugatuen sistema, etab. baina beharbada garrantzitsuena sistema diedrikoa da, Monge sistema izenez ere ezaguna, Mongek 1799an bere lehen argitalpenean garatu zuena.

Lana aldatu

  • Traité élémentaire de statique. Paris 8. A., 1810
  • Géométrie descriptive. Paris 7. A., 1799
  • Application de l'analyse à la géométrie. Paris 5. A., 1850
  • Application de l'algèbre à la géométrie. 1805

Esker onak aldatu

Armarria aldatu

Irudia Deskribapena
Peluseko Kondearen eta Inperioaren armak

Urrearen gainean, palmondo berde bat kolore bereko zelai batean; Ezkutuaren goiko ezkerreko laurdenean Konde-Senatarien ikurra duela.

Erreferentziak aldatu

  1. Archives Départementales de la Côte d'or registre paroissial de Beaune 1745-1746, FRAD021_057_MI05R027, vue n° 174
  2. Villeta Moillenaux 1995.
  3. Bores Gamundi 1998.
  4. Base Léonore|C/0/66.
  5. Web de jpl. (28766) Monge. .

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu