Ireki menu nagusia

Gaspar Noé (Buenos Aires, Argentina, 1963ko abenduaren 27a) zinema zuzendari, gidoilari eta produktore argentinarra da. Frantzian bizi da gaur egun, non bere lan gehienak gauzatu dituen.

Gaspar Noé
Gaspar Noé 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1963ko abenduaren  27a (55 urte)
Herrialdea  Argentina
 Frantzia
Bizilekua Paris
Familia
Aita Luis Felipe Noé
Ezkontidea(k) Lucile Hadžihalilović Itzuli
Hezkuntza
Heziketa École nationale supérieure Louis-Lumière Itzuli
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, film-muntatzailea eta zinema aktorea
Enplegatzailea(k) European Graduate School Itzuli
Genero artistikoa art filma Itzuli
IMDb nm0637615

Eduki-taula

BiografiaAldatu

1963ko abenduaren 27an jaio zen, Luis Felipe Noé margolaria aita, eta ama, arlo sozialeko laguntzaile politikazale bat. Haurtzaroa Buenos Aires eta New Yorken artean pasa ondoren, 12 urte zituela Frantziara joan zen gurasoekin batera, eta Parisen finkatu ziren. Filosofia eta zinema ikasketak hasten ditu 17 urteko adinaz Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean, bi urte geroago bere diploma lortzen duelarik. Edonola, bere filosofia ikasketak jarraitzea erabakitzen du Tolbiaceko Filosofia unibertsitatean lan munduari ekin aurretik.

Zinemaren munduaAldatu

Bere zinema ibilbidea Carne laburmetrailarekin hasi zuen 1991-ean, baina 2002-an lortzen du bere arrakasta handiena Cannes-eko Zinemaldian aurkeztutako Irréversible filma polemiko eta bortitzarekin. Vincent Cassel, Monica Bellucci eta Albert Dupontel aktoreek parte hartzen duten filma honek era oso ezberdineko kritikak jaso zituen; maisu lan berritzaile eta urratzaile kontsideratzetik, porno pelikula erraz, huts eta eskasa dela esatera.

FilmografiaAldatu

Placebo talde ingelesaren Protège-moi abestirako bideo-klipa ere grabatu zuen, bere edukiagatik zentsuratua izan zena.

SariakAldatu

1991 Canneseko Zinemaldiaren Gazteen Saria, Carne filmarekin.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspar Noé