Garuneko infartua[1] iskemia prozesu batek eragiten duen gertaera zerebrobaskular bat da. Prozesu horretan, entzefalo-masaren zati bat hiltzen da, odol-irrigazioan gabezia iraunkor baten ondorioz. Iskemiaren kausa garuneko sistema arterialaren oklusioa da, aterotronbosiaren edo enbolismoen ondorioz.[2] Adineko pertsonetan agertu ohi da, eta arrisku-faktoreekin lotuta, aldez aurreko iskemia iragankorrak barne. Garuneko infartua agertzeko arrisku-faktore nagusiak hauek dira: hipertentsio arteriala, nahasmendu lipidikoak, tabakismoa eta drogomenpekotasuna.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Garuneko infartu
Deskribapena
Motabrain infarction (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaneurologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdantrolene (en) Itzuli, alteplase (en) Itzuli, Atorbastatina, rivaroxaban (en) Itzuli, cilostazol (en) Itzuli eta Klopidogrel
Identifikatzaileak
GNS-10-MKI63.9 eta I63
GNS-9-MK433.01, 433.31, 434.91, 433.81 eta 433.21
GNS-9434.01, 434.11 eta 434.91
OMIM601367
MeSHD002544
Disease Ontology IDDOID:3526

Garuneko infartuaren ezaugarriak hauek dira: arian-arian ezartzeko defizit neurologikoa, tarteka nahasmendu arinak dituena hasieran, eta maximoak orduak igarotzerakoan. Etiologiaren arabera, loaldian, esnatzean, jarduera fisikoarekin edo hipotentsio arterialeko nahasmenduekin lotuta agertzen da.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Ropper, Allan H.; Adams, Raymond Delacy; Brown, Robert F.; Victor, Maurice. (2005). Adams and Victor's principles of neurology. New York: McGraw-Hill Medical Pub. Division, 686-704 or. ISBN 0-07-141620-X..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.