Burmuin-lobulu

Burmuin-azaleko atala
Garun lobulu» orritik birbideratua)

Burmuin-lobuluak burmuin-azaleko zatiak dira, burmuina bere eginkizunaren arabera azpibanatzen dutenak. Jarraian garuneko lobulurik garrantzitsuenak aipatzen dira:

  • Lobulu frontala: aurrealdeko zatian dago, Rolandoren artekaren aurrean. Honek higitzeko ahalmena ematen du (kortex motorra), arrazoitzekoa eta arazoak konpontzekoa, baita hizkuntzaren zati bat eta emozioak ere.
Burmuin-lobulu
Xehetasunak
Honen parteburmuina
Identifikadoreak
Latinezlobi cerebri
TAA14.1.09.005
FMA77800
Terminologia anatomikoa
  • Lobulu okzipitala: burmuinaren atzealdeko zatian dagoen lobulua da, animali askotan ondo zehaztutako mugak dituena, baina gizakian bere nortasun anatomikoa galdu duena. Irudiak sortzeaz arduratzen da.
  • Lobulu tenporala: burmuinaren zati bat da. Lobulu okzipitalaren aurrean dago, Silvioren artekaren atzealdean eta behealdean, gutxi gorabehera loki bakoitzaren atzean. Egiteko garrantzitsua du ikus-ekintza konplexuetan, aurpegiak ezagutzea adibidez. Entzumena, oreka eta koordinazioaz arduratzen da. Burmuineko "usaimenaren gune primarioa" da. Entzumenetik datorren informazioa jaso eta prozesatu ere egiten du, eta orekari eusten laguntzen du eta herstura, gozamena eta haserrea bezalako emozio eta motibazioak erregulatzen ditu.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.