Gartxu hostoestu

Phillyrea generoko espeziea. Lerro edo lantza-formako hosto larrukaradun zuhaixka, eskualde mediterraneoan hazten dena.

Gartxu hostoestua (Phillyrea angustifolia) Oleaceae familiako espezie baten izen arrunta da, mendebaldeko Mediterraneoan jatorria duena. Espezimen arrak eta hermafroditak ditu.[1]

Gartxu hostoestu
Sailkapen zientifikoa
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaPhillyrea
Espeziea Phillyrea angustifolia
L., 1753

Lizarraren familiako zuhaixka da. Olibondoaren antzeko hostoak ditu, harenak baino estuagoak eta iraunkorrak, eta adarrak ugari, tenteak. 1,5-3 m luze egiten da. Oso lore txikiak izaten ditu, hori-berdaxkak, sufrearen kolorekoak. Lurralde lehor beroetan hazten da.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Saumitou-Laprade P., Vassiliadis C., Epplen J.T., Hardt C.. (2000). «Isolation of microsatellite loci for paternity testing in Phillyrea angustifolia L. (Oleaceae)» Molecular Ecology (9): 107-118..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu