Antonio Garmendia Otaola (Beasain, Gipuzkoa, 1905eko maiatzaren 4aDeustu, 1971ko urtarrilaren 25a) jesuita izan zen.

Garmendia Otaola

Bizitza
JaiotzaBeasain1905eko maiatzaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDeustu1971ko urtarrilaren 25a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia
GarmendiaOtaolaren irudia.

Beasainen jaio zen, gaur egun Nafarroa etorbideko 13. zenbakia duen etxean. 1971ko urtarrilaren 25ean hil zen, 65 urte zituela, Jesuiten Deustuko egoitzan. Irakasle eta zine kritikaria ere izan zen, bai eta hainbat kultura elkartetako kide ere.

Ikasketak aldatu

Lehen ikasketak herrian egin zituen. Ondoren Jesusen Lagundian sartu zen. Jadanik jesulaguna zela, Filosofiako doktoretza egin zuen Erromako Unibertsitate Gregoriarrean, eta Pedagogia eta Psikologiakoak, berriz, Tolosako Unibertsitatean eta Lovainako Unibertsitatean. Areagoko ikasketak ere egin zituen, Europako hainbat unibertsitate eta goi-mailako ikastetxetan.

Irakaskuntza aldatu

Irakasle izan zen Colombiako Paston, eta Ekuadorko Riobamban eta Quiton.

Pedagogiako katedra izan zuen Gijongo Lan Unibertsitatean, Santanderko Nazioarteko Unibertsitatean eta Salamancako Pontifize Unibertsitatean.

Psikologo gisa, Garmendia Otaolak Norabide eta Aukeraketa profesionalerako hainbat laborategi-bulego sortu zuen Malagan, Sevillan, Bilbon, Gasteizen, eta abar.

Idazlanak aldatu

Zinemari eta beste gai batzuei buruzko hainbat liburu idatzi zituen.

Haren libururik nabarmenena da Beasain, patria de San Martín de Loinaz. Biografía de un Pueblo y un Santo. 1962an Japoniako 26 martirien santu aitortzearen lehendabiziko mendeurrena zela-eta argitaratu zen Loinazko San Martinen biografia hori.