Gargara (latinetik: gurgulio = eztarria) eztarria garbitzearren, ura edo gargarismo deritzon beste likido sendagarri bat ahoan edukita, gorantz begira biriketako airea kanporatzea da, ahoko likidoan burbuilak sortuz horrela.

Gargarak egiteko aho-garbitzeko marka komertzialak.

Gargarak egiteko ahoan egokia den likido bat sartzen da eta, burua atzera eginez, likidoa faringe aldera eramaten da; orduan airea botatzen da eta, ondorioz, likidoa burbuilak egiten hasten da. Likidoa urez prestatu daiteke, esaterako ur epela eta kamamilaz, edo horretarako komertzializatutako ahoa garbitzeko likidoa erabil daiteke.

Kanpo estekak aldatu