Garesko zubi erromanikoa

Arga ibaiaren gaineko zubia, Erdi Aroan eraikia
Garesko Zubi Erromanikoa» orritik birbideratua)

Garesko zubi erromanikoa XI. mendeko arku-zubia da, Arga ibaia Garesen zeharkatzen duena, Nafarroa Garaiko Izarbeibarren.[1] Bertatik igarotzen da Donejakue bidea, Garesen elkartzen baitira Orreagatik datorren bide nagusia eta Somportetik datorren adarra. NA-7040 errepidearen eta San Pedro kalearen artean kokatua dago, eta alde zaharreko mendebaldeko sarbidea da.

Garesko zubi erromanikoa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Frantses bidea Nafarroan Frantses bidea Nafarroan
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaGares
Koordenatuak42°40′16″N 1°49′08″W / 42.671°N 1.8188°W / 42.671; -1.8188
Map
Dimentsioak110 (luzera) m
Gurutzatzen duArga
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-499
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000769
499
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

XI. mendean eraiki zuten, Antso III.a Gartzeitz Nagusia erregearen emazte Munia Gaztelakoaren aginduz,[oh 1] Donejakue bideko erromesei Arga ibaia zeharkatzea ahalbidetzeko. Herriari gaztelaniazko Puente La Reina («Erreginaren Zubia») izena eman zion.

Ezaugarriak aldatu

110 metro luze da, eta bertatik 4 metro zabal den galtzada iragaten da. Zubiari erdi puntuko 6 arkuk eta 5 zutarrik eusten diote.

Donejakue bidea egiten duten erromesen deboziozko santuen irudiak ditu zubiak. Bestalde, gurutzea eta harrizko gurutzea ere bazituen, bai eta usadioz espetxeetako presoei laguntza emateko helburuz zubitik igarotzen ziren erromes eta bisitariek euren diru eskaintzak uzteko lekua ere. Mendeak igaro hala, baina, gurtza adierazpen horiek desagertuz joan ziren. 1834. urte arte, zubiaren erdian bazen Puiuko Andre Mariaren edo Txoriaren Ama Birjinaren irudia zuen horma-hobi bat, Txoriaren kondaira deritzonaren gertalekua. 1843an Ama Birjinaren irudia ibaitik hurbil dagoen San Pedro elizara eraman zuten.

Irudi galeria aldatu

Oharrak aldatu

  1. Edo Gartzia III.a Santxitz Naiarakoa erregearen emazte Estefania Foixkoaren aginduz

Erreferentziak aldatu

  1. Gares: Historia. puentelareina-gares.es (Noiz kontsultatua: 2024-1-3).

Kanpo estekak aldatu