Garazi Sánchez

surflari espainiarra

Garazi Sánchez-Ortun (Algorta, 1992ko otsailaren 17a - ) euskal surflari profesionala eta zinemagilea da.[1] 2017an eta 2018an Espainiako txapelduna, 2017an Europako txapeldunordea izan zen.[2]

Garazi Sánchez

Bizitza
JaiotzaAlgorta1992ko otsailaren 17a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaSopela
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksurflaria

Instagram: garazisanchez Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Surflari aldatu

Sanchez zazpi urte zituela hasi zen surfean Hang Ten taula batekin. Espainiako txapelduna izan zen bi aldiz, 2017 eta 2018an. Europako zirkuituko txapeldunordea izan zen 2017an. 2019an 22. postua lortu zuen Taharako Munduko Txapelketan (Japonia). Baina urte horretako udan, bere karrerako bigarren kolpe handiena jaso zuen: une pertsonal eta profesional onenean gertatutako istripu batek bere amets olinpikoa zapuztu zuen, Olinpiadek surfa onartzen zutenean. Istripu bat izan zuen Hossegor hondartza frantsesean entrenatzen, eta bizkarrezurreko lesio bat izan zuen, gurpil-aulkian utzi zuena.[3][2]

Zaila zirudien arren, operatu eta indarberritu egin zen, oinez ibili ahal izan zen, eta surf-ohol batera igo zen berriro; horrez gain, 2020an, Paris 2024rako, galdutako amets olinpikoari begira entrenatzea erabaki zuen.

Zinemagile aldatu

2000ko Vergüenza dokumentalaren zuzendaria eta ekoizlea da.[4][5] 2022an jarraipena eman zion 8 kapitulurekin Quitando la vergüenza 2022.[2]

Mejor Conectados ekimena aldatu

Dibulgazio-bokazioarekin jarraituta, Garazi Sánchezek Telefónicaren Mejor Conectadosen ekimenean, eta 'Surf oreka lortzeko' saioko protagonista izan da. Ekimen horren bidez, talentua ikusarazi eta loturak sustatu nahi dira, interesa duten pertsonak ahalduntzeko, "konektatzen garenean gauza harrigarriak egiteko gai garela" frogatzen duten historien bidez.[2]

Ekimen hori osatzeko, 'Aprende' atala prestatu zen. Aditu handien eta beren eremuko zenbait jenderen testigantzaren bidez erakusten da atal horretan; besteak beste, Molo Cebrián, Marta Gilart, Gemita, Iñaki Gabilondo, Toni Nadal, María Zabala, Rafa Nadal eta Amaya Valdemoro, beren ikaskuntzarekin lotzen diren eskola magistral txiki gisa. “Pertsonen bizitza konektatuz gure mundu gizatiarragoa egin nahi dugu”, esan zuen José María Álvarez-Pallete Telefónicako lehendakariak.[2]

Ezin gara perfektuak izan, baina hobeak bai. (Garazi Sanchez 2022 ekaina)

Enbaxadore aldatu

Michelin, Subaru, Iberdrola, Rvca eta Isdin marketako enbaxadorea da.[6]

Kirol palmaresa aldatu

  • 2007: Billabong Emakumezko Txapelketa (2.a)  
  • 2016: Santa Cruz Pro 2016 (1.a)  
  • 2017: SEAT Pro Netanya (1.a)  
  •  
    Garazi Sánchez Getxon saria jasotzen, 2009.01.13
    2017an Espainaiko txapelduna (1.a)  
  • 2017an Europako txapeldunordea (2.a)  
  • 2018an Espainiako txapelduna (1.a)  

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2009ko urtarrilaren 13an Garazi Sánchez Getxoko kirolaririk onenei emandako saria jasotzen.
  • 2018an Getxoko kirolaririk onenaren saria jaso zuen.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Ugartemendia, Unai. ««Aurrerapauso handia eman dut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Independiente, El. (2024-01-30). «Garazi Sánchez: la campeona que recuperó su equilibrio encima de una tabla de surf» El Independiente (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  3. marca. (28 de diciembre de 2019). Garazi Sánchez: de poder quedarse paralítica a optar a los Juegos Olímpicos. Marca.
  4. El Algora. (19 de marzo de 2021). Garazi Sánchez, de surfista profesional a activista por la conservación. .
  5. elcorreo. (7 de junio de 2022). Garazi Sánchez prosigue en su búsqueda de generar conciencia contra el cambio climático. .
  6. Hola. (9 de julio de 2021). Los 2 productos que usan deportistas de élite como Ona Carbonell para proteger y cuidar su piel. España.
  7. (Gaztelaniaz) «La surfista Garazi Sánchez, mejor deportista de Getxo de 2018» Mundo Deportivo 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).

Kanpo estekak aldatu