Garate mendia
Garate mendia Gipuzkoako Getaria udalerriko lursailetan dagoen mendi bat da. Eitzaga eta Meaga auzoen artean dago, bi auzoen arteko errepidea igarotzen den Garateko mendatea gailurretik oso hurbil. Garate mendilerroko gailur nagusia eta izena ematen diona da. Gailurretik so egin ezkero Getaria eta Kantauri itsasoaren ikuspegi bikainak daude.
Garate | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 281 m |
Mota | mendia |
Geografia | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Zumaia (ordu 1 eta 15 min.) Zarautz (ordu 1 eta 20 min.) Getaria (50 min) |
Mendikat | Mendikat |
Bere inguruan dauden Urgullmendi (226 m.) eta Artiaga (209 m.) mendien antzera garaiera apaleko gailurra da eta magalean txakolia ekoizten den mahasti ugari daude.
Leku interesgarriak
aldatuBestalde, mendin honetan Arriaundi izeneko eremua dago, bertan eremu hau jada Historiaurrean gizakien bizileku izan zenaren aztarnak ikusgai daude.
XIX. mendean karlistek eraikitako Garate gotorlekua ere mendi honetan dago.
Igoera
aldatuBai Zarautz (5 metro) nahiz Zumaiatik eta G.R.-120 ibilbidea jarraituz gailurrera zailtasun handirik gabe iritsi daiteke. Getariatik (17 metro) atera eta Lasalde eta Usategi auzoak igaroz, aldapan gora egin eta mendi pista batzuetatik oinez ibili ondoren gailurrera iristen da.