Gallego & Rey, José María Gallego (Madril, 1955) eta Julio Rey (Madril, 1955), Madrileko umorista grafiko edo binetagile bikote bat dira.

Ibilbidea aldatu

Diario 16en kointziditu zuten, non Pedro J. Ramírezek batera lan egiteko proposamena egin zien, bata gidoiekin lanean eta bestea marrazkiekin. Ordutik (hau 1981an izan zen), batera egin dute lan, Espainiako umore grafikoaren esparruan izen garrantzitsuenetarikoen artean kokatu arte.

1985an, 16, Rue del Pecesbarba izeneko edukia sortu zuten Diario 16entzako Francisco Ibáñezen 13, Rue del Percebe izeneko komikian oinarriturik. Orrialde bateko komiki honek Kongresuko eraikinaren fatxada erakusten zuen Ibáñezen komikiek erakutsi bezalaxe, eta baita zenbait politikariren karikaturak ere: Felipe González, Alfonso Guerra, Fraga, Carrillo... Hainbesteko oihartzuna izan zuen komiki sailak, KataluniakoTomás Fanjul jostailugileak PVCko panpintxo batzuk merkaturatu zituela karikatura hauetan oinarrituta, Los Monclis izenarekin, zortzi figuraz osatua eta beste bi orduko sindikatu nagusiak (Nicolás Redondo eta Marcelino Camacho) irudikatuz. Beranduago, 1987 eta 1988 bitartean saila berriz ere bueltatu zen panpintxoen izenarekin, Los Monclis, eta beste politikari batzuen panpintxoak ere egin ziren 90eko hamarkadararte.

Diario 16tik El Paísera pasa ziren lanera (1989), baina hilabete gutxiren buruan bueltatuko ziren berriz ere hasierako egunkarira, eta berriz ere hau utzita Pedro J.ak sortu berri zuen El Mundora joan ziren.

Tele 5entzako ere marraztu zuten bineta bat eta sarritan El Jueves edo Marca bezalako aldizkarietan kolaboratzen dute.

Estatuko Prentsa Grafikoen informatzaileen Elkartearen Saria, Tono Saria eta Nazioarteko Gat Perich Umorearen Nazioarteko Saria jaso dituzte eta Alcalá de Henares Unibertsitateko ohorezko irakasleak dira.

Hainbat erakusketetan hartu dute parte, azkena Tirabirak / Tiras que aflojan izenekoa (Euskal Herria, 2016).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu