Galina Flakserman

militante boltxebike errusiar judua

Galina Konstantinovna Flakserman (errusieraz: Галина Константиновна Флаксерман; Jaroslavl, 1888- Mosku, 1958) militante boltxebike errusiar judua izan zen[1].

Galina Flakserman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakГалина Константиновна Флаксерман
JaiotzaRostov eta Jaroslavl, 1888
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku, 1958 (69/70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Nikolai Sukhanov
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, iraultzailea eta propagandista
KidetzaBoltxebike

Biografia aldatu

1902an, 14 urte zituela, bere neba atxilotu zuten, eta ondorioz, Galina Flaksermanek bere bidea jarraituko zuela erabaki zuen. Familia iraultzaile batean jaioa, laster ezagutu zituen ideia marxistak. 1905ean, 17 urterekin, Alderdi Boltxebikearen kide egin zen. 1906an, 1907an eta 1908an atxilotua izan zen, eta azken atxiloketaren ondorioz 1910. urtea arte Vologda probintziara deportatu zuten.[1]

1913an Sovremennik (“Egungoa”) aldizkari literarioan lanean hasi zen, eta 1915 eta 1917 artean Letopis (“Kronika”) aldizkarian egin zuen lan; bi aldizkariak Maksim Gorki idazleak lagunduta eta inspiratuta zeuden. 1917an, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralaren laguntzaile (Jelena Stasovaren gertuko laguntzailea izan zen) eta Sobieten egunkari Izvestia (“Berriak”) egunkariko langile izan zen. Komite Zentraleko kide izan ez arren, Komite Zentralaren urriaren 10eko bilera ospetsua, boltxebikeek iraultza armatura jotzea erabaki zutena, berak antolatu zuen bere etxean.[1]

Urriko Iraultzaren ondoren, Errepublika Sobietarraren Lanerako Herri-Komisariotzan lan egin zuen, propaganda buru bezala. 1919 eta 1921 artean, kargu berri bat izan zuen: Alderdi Boltxebikearen Komite Zentraleko barne-aferetarako departamenduaren burua izan zen. 1921 eta 1925 artean Sobietar Estatuaren Argitaletxean lan egin zuen (berriz ere Gorkirekin batera), eta 1925etik aurrera, Internazional Sindikal Gorriaren ordezkaria izan zen Alemanian eta Italian.[1]

1928 eta 1930 artean Marx-Lenin Institutuaren idazkaria izan zen. Ordutik aurrera berriz, argitalpenetan egin zuen lan; arlo honetan lanik aipagarrienak 1936 eta 1938 urteen artean Sobietar Zientzia Akademiarentzat, eta 1944 eta 1951 artean Maiakovskiren lanen argitalpen postuak izan ziren. 1942 eta 1944 artean, Aberri Guda Handian, Uraletan teknologia departamenduan egin zuen lan. 1951tik 1952ra berriz, Sobietar Zientzien Akademiarentzat, literatura departamenduan. 1952an erretiratu zen, eta 1958an hil zen.[1]

1938an, 1917an bere etxea zena, V.I. Lenin museoa bihurtu zen.[1]

Bitxikeriak aldatu

Galina Flakserman Nikolai Sukhanov mentxebikearekin ezkondua zegoen. 1917ko urriaren 10eko bilera Sukhanov enteratu gabe antolatu behar izan zuen Flaksermanek.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Flakserman, Galina, K17, 2017-08-03. CC0 Domeinu Publikoa