Galietako diozesia

Erromatar inperioko diozesi

Galietako diozesia (Dioecesis Galliae[1] edo Dioecesis Galliarum) Erromatar Inperioko diozesi bat izan zen, "Behe Inperioa" izenez ezagutzen den garaiakoa. Hamar probintzia biltzen zituen eta, aldi berean, "Galietako pretorioko prefektura" (Prefectura praetorio Galliarum) banaketa administratibo handiagoaren barne zegoen.

Erromatar Inperioaren diozesiak eta probintziak 400. urte inguruan.

Gaur egungo herrialde hauetan hedatzen zen: Frantzia, Belgika, Herbeherak, Luxenburgo eta Alemaniaren zati bat[1].

Diozesiak Tatrarkek (Dioklezianok ( agin: 284-306), Maximianok, Galeriok eta Konstatazio Klorok) sortu zituzten. Galietako diozesiak lau probintzia bildu zituen: Galia Lugdunensis, Galia Belgica, Germania garaia, Germania Beherea eta Alpes Poenninae. Tetrarkia berarekin lehen zatiketa bat izan zuten, eta bost probintzietatik zortzi izatera pasa ziren: Galia Lugdunensis Prima ( hiriburuan Lyonen zuena), Galia Lugdunensis Secunda (Rouen), Galia Lugdunensis Tertia (Tours); Sequania; Galia Belgica Prima, Galia Belgica Secunda; Germania Garaia (Kolonia) eta Germania Beherea[2][3]. Geroago, Konstatino I.aren agintaldian, zortzi horietatik hamar izatera pasako dira: Lugdunensis Senonia, Lugdunensis prima zatitzean sortua, eta Lugdunensis Senonia, Lugdunnesis prima zatitzean sortua. Germaniako probintziei izena aldatu zieten: Germania Garaia Germania Prima berrizendatu zuren eta Germania Beherea eta Germania Secunda.

Treveris (Augusta Treverorum), Mendebaldeko Zesarraren egoitza, diozesiko Galietako prefekturako hiriburua ere bazen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «TM Places» www.trismegistos.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) Seguí Marco, Juan José. Tema 3: Provincias coocidentales: Hsipania, Gallia y Britannia. Universitat de Valencia.
  3. (Gaztelaniaz) Beltrán Ortega, Alejandro. Historia Antigua. – UNED Cartagena. Unidad Didáctica IV: Historia de Roma (Bajo Imperio). UNED Cartagena, 9. diapoa or..

Kanpo estekak

aldatu