Galesko bandera
Galesko bandera (galesez Baner Cymru edo Y Ddraig Goch; ingelesez Flag of Wales edo The Red Dragon) Galesko bandera ofiziala da, herrialde horretako bandera ofizialtzat 1959an onartua. Y Ddraig Goch edo Herensuge Gorria ikurraren jatorria Galesko lurraldea Erromatar Inperioaren zati zen garaian kokatzen da. Herensuge hori erromatar kohorteek zeramatzaten herensugeetatik eratorria izatea litekeena da.
